Metodologia-fitxa: Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS (Kod. 223203)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
15/04/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
16/04/2025
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
15/04/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Europako Berrikuntza Adierazleen Panelak – EIS – 27-EBko estatu kideen berrikuntza-errendimenduaren azterketa konparatua egiten du, eta ikerketa- eta berrikuntza-sistemen indarguneak eta ahuleziak ezagutzen ditu. Lau bloke nagusitan egituratzen da, hamabi dimentsiotan, guztira 32 adierazletarako, eta horietatik abiatuta dimentsio desberdinen pisua islatzen duen indize konposatu bat kalkulatzen da. Adierazle konposatuan lortutako puntuazioaren arabera, herrialdeak lau kategoriatan sailkatzen dira: berrikuntzako liderrak, berritzaile indatsuak, berritzaile moderatuak eta berritzaile emergenteak. Euskal AEko errendimendua 27-EBko ingurunean konparatzen da.
Eragiketa honek Europan eta nazioartean berrikuntza-maila handiagoa duten herrialdeen artean alderagarria den adierazle konposatu bat eskaintzen du, Euskal AE bere inguruko estatuetan berrikuntzaren arloan kokatzeko aukera ematen duena. Gainera, Euskal AEk EISen jasotako azpidimentsioetan lortutako maila erlatiboari buruzko informazioa ematen du, Euskal AEko ekonomiak inguruari dagokionez dituen ahulguneak eta indarguneak ezagutzeko.
Blokeka ikertutako aldagai nagusiak honako hauek dira:
- ESPARRU BALDINTZAK: Giza baliabideak, Ikerketa sistema erakargarriak, Digitalizazioa
- INBERTSIOAK: finantzaketa eta laguntza, enpresen inbertsioak, informazioaren teknologien erabilera
- BERRIKUNTZA-JARDUERAK: berritzaileak, lankidetzak, ezagutza-aktiboak
- ERAGINAK: Eraginak enpleguan, eraginak salmentetan, ingurumen-iraunkortasuna
3.2. Sailkapen-sistemak
Adierazleak "European Innovation Scoreboard, EIS" delakoaren arabera sailkatzen dira, eta sailkapena urtero egokitzen da Europako Batzordearen irizpide metodologikoetara.
European innovation scoreboard - EIS
3.3. Estaldura sektoreka
Europar Batasunak zehaztutako "European Innovation Scoreboard, EIS" ereduan jasotako berrikuntzaren arloko jarduera guztiak biltzen ditu.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Adierazle bakoitzak bere unitatea du (establezimendua, tokiko jarduera...).
3.6. Biztanleria estatistikoa
Europar Batasunak zehaztutako "European Innovation Scoreboard, EIS" ereduan jasotako berrikuntzaren arloko jarduera guztiak biltzen ditu.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE.
3.8. Denborazko estaldura
EISen lehen argitalpena 2011n egin zen. Hortik aurrera, urtetik urtera aldaketak izaten dira, bai hura osatzen duten adierazleetan, bai kalkulu-formulan. Aldaketa horien ondorioz, ezin da konparaziorik egin aurreko urteetan argitaratutako EISen artean. EIS bakoitzean zortzi urterako datuak ematen dira, eskuragarri dauden azkenak erabiliz.
3.9. Oinarri-aldia
EISa urtero argitaratzen da, eta azken zortzi urteetako denbora-seriea jasotzen du.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datu gehienak balio absolutuetan argitaratzen dira (indizearen balioa). Datu batzuk ere argitaratzen dira ehunekotan.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Panela osatzen duten adierazle sinpleen erreferentzia-aldiak Europar Batasunak ematen ditu. Adierazle batzuetan, informazio berriagoa izan arren, Euskal AEko EISen eta Europako EISen arteko konparagarritasunagatik, azken horrek erabilitako urteak erabiltzen dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo organismoren batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Zabalkundearen aldizkakotasuna urtekoa da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, txostenak eta dokumentuak eta taula estatistiko hauek dituzte:
* Adierazleak herrialdeka
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko berrikuntza-adierazleen panela, herrialdeka. Rankinga.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko berrikuntza-adierazleen panela, herrialdeka. EIS seriea.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko giza baliabideen adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko ikerketa-sistema erakargarrien adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko digitalizazio-adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa- eta laguntza-adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko enpresen inbertsio-adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko informazioaren teknologien erabileraren adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko berritzaileen adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko lankidetza-adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko ezagutza-aktiboen adierazleak, herrialdeka.
- Enpleguan duten eraginaren adierazleak, Europar Batasunekoak eta Euskal AEkoak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal AEko salmentetan izandako eraginen adierazleak, herrialdeka.
- Europar Batasuneko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-iraunkortasunaren adierazleak, herrialdeka.
* Euskal AEko adierazleak (serie historikoak)
- Giza baliabideen adierazleak. Euskal AE.
- Ikerketa-sistema erakargarrien adierazleak. Euskal AE.
- Digitalizazio-adierazleak. Euskal AE.
- Finantzaketa- eta laguntza-adierazleak. Euskal AE.
- Enpresen inbertsioen adierazleak. Euskal AE.
- Informazioaren teknologien erabilera-adierazleak. Euskal AE.
- Berritzaileen adierazleak. Euskal AE.
- Lankidetza-adierazleak. Euskal AE.
- Ezagutza-aktiboen adierazleak. Euskal AE.
- Enpleguan izandako eraginen adierazleak. Euskal AE.
- Salmenten gaineko eraginen adierazleak. Euskal AE.
- Ingurumenaren iraunkortasunaren adierazleak. Euskal AE.
Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: metodologia-fitxa eta kalitate-fitxa
- Definizioak
Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela (EIS)
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Berrikuntza-adierazleen Europako panelean (EIS) helburu espezifiko batzuk ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Eragiketa honen erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- INNOBASQUE (Berrikuntzaren Euskal Agentzia)
- Deustuko Unibertsitatea
- Bilboko Merkataritza Ganbera
- Gipuzkoako Merkataritza Ganbera
- Arabako Merkataritza Ganbera
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,21. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak bete egiten ditu estatistika-jarduketaren planetan eta programetan aurreikusitako kontzeptuzko, lurraldeko eta denborazko desagregazioen mailak. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-desagregazio handiena Euskal AEkoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Eragiketaren fidagarritasun- eta zehaztasun-maila handia bermatzeko, Eustaten eskura dauden lehen mailako iturrien kopuru handienari buruzko datuak kendu dira; kasu honetan, 14 dira.
Kalitate-fitxa
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Sintesi-eragiketa bat denez, ez dago laginketarik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Iturri-kopurua: 14
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 10 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 10 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 8 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Sintesi-eragiketa denez eta beste estatistika-eragiketa batzuen datuekin egiten denez (horietako asko Eustatek berak eginak), eragiketa horiekiko koherentea da:
- Unibertsitate-estatistika
- Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika
- Berrikuntza teknologikoari buruzko inkesta
- Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta enpresetan
15.4. Barne-koherentzia
Barne-koherentzia bermatzen dute iturri-eragiketa bakoitzean egindako kontrolek eta balidazioek.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 32400 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Oro har, behin datuak argitaratu ondoren, behin betikotzat jotzen dira. Hala eta guztiz ere, urtero adierazle bakoitzari buruzko informazio osoa ez dagoenez, aurreko urteetako datuak lortzen direnean, azken urteetako serie osoa berriro kalkulatzen eta eguneratzen da.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Sintesi-eragiketa hori egiteko, bi iturri eratorri hartu dira abiapuntutzat, bai Eustatek egindako estatistika-eragiketetatik, bai beste erakunde batzuek egindakoak, hala nola ELGA, FECYT (ICONO), ASCRI (Arrisku Kapitaleko Erakundeen Espainiako Elkartea) eta EUIPO (Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoa). Eragiketan badago gaur egun EAEko EIS kalkulatzeko eskatutako informaziorik ez duen iturriren bat.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Lehenik, datuak adierazle bakunen arabera biltzen dira (32), gero adierazle konposatuen arabera (12) (12), eta, ondoren, blokeka osatutako adierazleen arabera (4: esparru-baldintzak, inbertsioak, berrikuntza-jarduerak eta inpaktuak). Azkenean, guztia Adierazle Konposatu Globalean (EIS) biltzen da.
18.4. Datuen baliozkotzea
Iturri-eragiketa bakoitzean egindako kontrolek eta balidazioek eragiketaren koherentzia bermatzen dute.
18.5. Datuen bilketa
Europako EISek adierazleak egozteko arau batzuk ezartzen ditu, eta horiek ratioak kalkulatu ondoren eta normalizaziora igaro ondoren egin behar dira. Horrela, bitarteko urte baterako datuak eskuragarri ez badaude, aurreko urteko balioarekin ordezka ditzakegu. Datuak ez badaude eskuragarri denborazko seriearen hasieran, falta diren balioen ordez eskuragarri dagoen azken urtea jarriko dugu.
"Falta diren" datu horietako edozeinetarako datu errealak baldin badaude ondorengo indizearen edizioetan, "egotzitako" balioen ordez datu erreal horiek jarriko dira. Horrek desbideratze marjinalak eragin ditzake EISen edizio desberdinen artean konposatutako indizearen adierazleen artean.
Egozpen-fase hori Berrikuntzako Adierazleen Panela osatzen duten adierazle sinpleak kalkulatu ondoren egingo da:
- Adierazle konposatuak (dimentsioak): dimentsio bakoitzean sartutako adierazle sinpleak (normalizatuak) pisu berarekin linealki gehituz lortzen dira.
- Adierazle konposatuak (blokeak): bloke bakoitzean sartutako adierazle sinpleak (normalizatuak) pisu berarekin linealki gehituz lortzen dira.
- Adierazle konposatu orokorra (EIS): adierazle sinple guztiak (normalizatuak) linealki gehituz lortzen da.
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieak doituz joango dira aurreko urteetatik falta ziren datuak lortu bezain laster.
19. Oharrak