|
Eragiketa arrunten saldotik aurrekontu saldo ez finantzariora pasatzeko, kapital eragiketen sarrera eta gastuak kontabilizatu behar dira. 2005ean kapitalaren sarrerek %48,3ko hazkundea izan zuten, eta kapital gastuek (inbertsio errealak gehi kapital transferentziak) hazkunde txikiagoa izan zuten , %3,1, baina positiboa; izan ere, aurreko urtean jaitsi egin ziren (%-1,8). Ondorioz, aurrekontu saldo ez finantzarioa 937,1 milioikoa izan zen, 2004an baino 571,4 milioi gehiago.
|