HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2007/04/27ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA. 2005. urtea


Euskal Autonomia Erkidegoko industriak %7,7ko hazkunde nominala izan zuen 2005. urtean


Eraikuntzak, azken ekitaldietako bilakaerarekin bat eginez, %9,1eko hazkundea izan zuen.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industri sektoreak %7,7ko hazkundea izan zuen 2005. urtean. Gehikuntza hori batez ere energia-adarretan eman zen eta, hein txikiagoan bada ere, honako sektoreetan: kautxua eta plastikoa, industria ez-metalikoa, zuraren industria eta industria kimikoa. Sektore hauek industriaren batez bestekotik (%7,7) gorako hazkundea izan zuten.


2005. urtean industriako enplegua gainbeheran hasi zen, %0,7 gutxituz. Industriako langile kopurua %2 gehitu zen 2003. urtean eta %0,9 2004. urtean; aitzitik, 2005. urtean %0,7 murriztu zen. 1994. urtean 192.274 pertsona ari ziren industri sektorean lanean; hamaika urte igaro ondoren, 2005. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan 249.696 pertsona ari ziren sektore horretan lanean, hau da, 57.422 pertsona gehiago.


Industri sektorearen bilakaera. 1997-2005. Hazkunde-tasak (%)


Iturria: Eustat


Jarraian, industri sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan 2005. urtean izandako bilakaeraren alderdi garrantzitsuenak azaltzen dira:


• Industriako balio erantsiaren gehikuntza (%7,7 nominala) energiaren sektoreak bultzatu zuen. Gehikuntza horrek industriako batez bestekoa gainditu zuen. Zehazki, petrolioaren birfinketaren sektorea %47,8 hazi zen eta energia elektrikoa, gasa eta urarena %22,2. Ondoren kautxu eta plastikoaren sektoreak izan zuen hazkuntza handiena (%12,7) eta bere atzetik industria ez-metalikoak (%8,9), zuraren industriak (%8,7) eta industria kimikoak (%7,9). Aipatu sektore guztiek industriako batez bestekoa gainditu zuten. Izan ere, beste sektore garrantzitsu batzuk batez besteko horren azpitik geratu ziren: metalurgia eta gai metalikoak (%5,0), makinak (%4,9) eta garraio-materiala (azken honek %-0,3ko hazkunde negatiboa izan zuen.


• Euskal Autonomia Erkidegoko industria (energia barne) Estatuko industriaren aldean (energia barne, hau ere) 3,9 hazi zen. Euskal Autonomia Erkidegoko industriak %7,7ko hazkundea izan zuen 2005. urtean, baina Estatukoak %3,8koa.


• Ustiapeneko soberakin gordina %13,3 hazi zen eta langileen kostuak %3,4.


• Energiaren, kautxu eta plastikoaren eta zuraren industriaren sektoreek gainditu dituzte ustiapeneko soberakin gordinaren industriako batez besteko hazkundeak.


Industriako aldagai nagusienak. Euskal Autonomia Erkidegoa



Iturria: Eustat


• 2005. urtean industri sektoreak egindako inbertsioek neurrizko bilakaera izan zuten, %3,8ko urteko hazkundearekin.


• Negozio kopurua %9,4 gehitu zen 2005. urtean, aurreko urtearen aldean betiere.


• Zerga aurreko emaitzak %17,3 gehitu ziren, energiako sektoreek eta beste adar hauek bultzatuta: kautxua eta plastikoa, zuraren industria, makinak, industria ez-metalikoa eta garraio-materiala. Aipatu adar horiek guztiek gainditu zuten industriako batez bestekoa (%17,3).


• Cash flow-ak %10,7 egin zuen gora, zerga aurreko emaitzak nabarmen egin zutelako gora (%17,3) eta amortizazioek bilakaera oso apala izan zutelako %0,1eko hazkundearekin.


• 2005. urtean okupazioa gehitu zuten sektoreak hauek izan ziren: energiako sektoreak (petrolioaren birfinketa eta energia elektrikoa, gasa eta ura), industria ez-metalikoa, kautxua eta plastikoa, elikaduraren industria eta material elektrikoa.


• 2005. urtean, industriako hazkunderik handiena Bizkaiko lurraldeak izan zuen. Guztira %10,2ko hazkundea izan zuen urte horretan, lurraldean dauden energiako sektoreei esker. Ondoren Gipuzkoak izan zuen hazkunderik handiena (%6,8) eta azkenean Arabak, bere industriak %4,4ko hazkundea izan zuelako.



Eraikuntzaren sektorea %9,1 hazi zen 2005. urtean


Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza sektoreak %9,1eko hazkunde nominala izan zuen. 2004. urtean %10,3 hazi zen, aurreko urteko ehunekora hurbilduz; aitzitik 2005. urtean ez zuen digitu biko hazkunderik ere izan.


Eraikuntzako aldagai nagusienak. Euskal Autonomia Erkidegoa



Iturria: Eustat


• Eraikuntzako langile kopurua %1,9 hazi zen; guztira 93.176 langile ari ziren sektore horretan lanean, hau da, 2004. urtean baino 2.400 pertsona gehiago.


• Eraikuntza sektoreak sortutako balio erantsi gordina %9,1 hazi zen 2005. urtean.


• Ustiapeneko soberakin gordina %11,0 hazi zen eta langileen kostuak %8,1.


• Guztira egindako inbertsioek hazkunde txikia izan zuten, %0,6koa.


• Negozio kopuruak %12,5eko tasa lortu zuen 2005. urtean.


• Zerga aurreko emaitzak %13,2 hazi ziren eta Cash flow-a %10,6 gehitu zen; bestalde, amortizazioak %2,8 murriztu ziren.


Eraikuntza sektoreak hazten jarraitu du, bai balio erantsiaren aldetik (%9,1) bai langile kopuruaren aldetik (%2,9); baina 2005. urtean hazkunde-erritmoek aurreko urteetan baino profil neurrizkoagoa izan zuten.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula
Tel:+34-945-01 75 09 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industriak %7,7ko hazkunde nominala izan zuen 2005. urtean

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2007/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004221_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar