HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %1,9 gehitu...

2007/06/29ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2006ko laugarren hiruhilekoa



Heriotzak %1,9 gehitu ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan



Urtean zehar, berriz, %4,9ko jaitsiera izan zen



2006ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.569 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %1,9 gehiago, EUSTATen datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 577 lagun hil ziren, Bizkaian 2.568, eta Gipuzkoan 1.424.



Heriotzen behin-behineko datuen arabera, 2006an 17.897 lagun hil ziren; horietatik 9.444 gizonezkoak izan ziren eta 8.453 emakumezkoak. Aurreko urteko behin-behineko datuen aldean, 924 heriotza gutxiago izan ziren; %4,9ko jaitsiera.



2006an izandako heriotzetatik %30,5 (5.451) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %29,6 (5.340); eta hirugarrenik, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, heriotzen %9,4 eragin baitzituzten (1.690).



Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, 10 ehunekotan; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren, alde berdinez.



2006an gertatutako heriotzen artean, 49 heriotza urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 17 mutiko eta 32 neskato. Bestalde, 100 urte edo gehiagoko 126 pertsona hil ziren; 25 gizon eta 101 emakume.



2006ko behin-behineko datuekin, jaiotzak 1.966 gehiago izan dira heriotzak baino; beraz, Euskal AEko hazkunde begetatiboak joera positiboa du nabarmen. Araban eta Gipuzkoan hazkunde begetatiboak 728 eta 1220 izan ziren hurrenez hurren. Nabarmentzekoa da Bizkaian, 19 jaiotza gehiago heriotzak baino bakarrik izan badira ere, ez zegoela joera positiborik 1989tik.


1. taula: Euskal AEko heriotzak sexuka, heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen alderaketa.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %1,9 gehitu ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2007/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004269_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar