Eustaten datuen arabera, hiru eskualdetan –hiriburuetan eta beren inguruetan- sortu zen Euskal AEko industri aberastasunaren erdia baino gehiago (%51,8). Industri balio erantsiaren %27,0 Bilbo Handian sortu zen; ondoren Arabako Lautada (Vitoria-Gasteiz) dator, %13,2, eta gero Donostialdea, %11,6. Hiruren artean 118.542 pertsona enplegatzen zituzten industrian; alegia, hiru herrialde historikoetan industriaren sektorean okupatutako pertsonen %47,5.
|