Heriotza kopurua baino 290 jaiotza gehiago izan zen; horrenbestez, eta 2004. urtean baino neurri txikiagoan bada ere, hazkunde begetatiboa positiboa izan zen. Lurraldeka, Araban eta Gipuzkoan saldo positiboak lortu ziren, hurrenez hurren 294 eta 685 gehiago izan baitziren jaiotakoak; Bizkaian, aldiz, heriotzak gehiago izan ziren jaiotzak baino (-689).
|