|
2007ko bigarren hiruhileko horretako 2.747 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.670 gizonezko eta 2.706 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.465 senarrentzat (%92,3), lehen ezkontza izan zen; 18 alargun eta 187 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.494 (%92,2) izan ziren; alargunak, 8; eta dibortziatuak, 204.
|