HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2007ko lehenengo hiruhilekoan,...

2007/09/28ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2007ko lehenengo hiruhilekoa



2007ko lehenengo hiruhilekoan, %4,4 heriotza gehiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino


Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren eta ondoren, tumoreak


2007ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn 5.141 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %4,4 gehiago, EUSTATen datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 675 lagun hil ziren, %13,6 gehiago; Bizkaian 2.753, (%+0,7); eta Gipuzkoan 1.713, (%+7,3).


Normalean, urteko lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak izaten dira heriotza-kopuruan gehikuntza handiena izaten dutenak. Aurten, 2006ko hiruhileko beraren aldean %9,7ko hazkundea izan da, eta aurreko hiruhilekoaren aldean %41,5 gehiago.


Zirkulazio sistemaren gaixotasunen eraginez 1.556 lagun hil ziren; heriotza-kausa nagusia izan ziren eta heriotzen ia herena eragin zuten.


Bigarren heriotza-kausa tumoreak izan ziren eta 1.406 heriotza (%27,3) eragin zituzten. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak kokatu ziren, neguko hiletan 597 heriotza eragin baitzituzten.


Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.


2007ko lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 19 heriotza urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaien: 8 mutikori eta 11 neskatori.


2007ko lehenengo hiruhilekoko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen eta 283 biztanle galdu ziren. Herrialdeka, saldo negatiboak izan ziren Bizkaian eta Gipuzkoan, 291 eta 24 biztanle galdu baitzituzten, hurrenez hurren. Araban, ostera, heriotzak gehiago izan ziren jaiotzak baino (+32).


1. taula: Euskal AEko heriotzak sexuka, heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen alderaketa.


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko lehenengo hiruhilekoan, %4,4 heriotza gehiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2007/09/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004334_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali