|
Egiaztatu da erlazio positiboa dagoela biztanleko BPGren eta I+Gra bideratutako BPGren ehunekoen artean. Herrialde aberatsenek egiten dute I+Gko inbertsiorik handiena, hau da, euren BPGren %2,5 gainditzen dutenak: Suedia, Finlandia, Japonia, Suitza, Islandia, AEB eta Alemania. Bitarteko ahalegina, hots, BPGren %1,5en eta %2,5en artekoa egiten dutenen artean, Austria, Danimarka, Frantzia, Belgika, Erresuma Batua, Herbehereak, Eslovenia, Luxenburgo, Txekiar Errepublika eta Norvegia daude. Inbertsio baxuenak, azkenik, Estonian (%1,41), Irlandan (%1,32), Espainian (%1,20), Italian (%1,10), Hungarian (%1,00), Kroazian (%0,87), Portugalen (%0,81), Grezian (%0,63) eta Polonian (%0,57) gertatzen dira.
|