2007/10/05eko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA (MME) 2006. urtea



Euskal biztanleriaren %9,4 lekuz mugitzen da



Migrazio-saldoa berriz izan da positiboa; 2006. urtean 14.458 pertsona gehiago



Euskal biztanleriaren %9,4k bizileku aldaketaren bat egin du 2006. urtean zehar. EUSTATen datuen arabera, mugimendu hori %70,2an Euskal Autonomia Erkidego barruan izan da, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa. Eustaten datuen arabera, 2006. urtean Euskal AEn 14.458 gehiago izan ziren etorritakoak joandakoak baino; 2005.aren aldean %8,5eko hazkundea.


Erkidegorako migrazio-saldo positiboa duen ondoz ondoko zazpigarren urtea dugu hau. Lurraldeka, Bizkaiak 7.878 pertsona gehiago izan du; kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena, eta aurreko urtekoaren aldean %6 gehiago. Gipuzkoak 3.340 pertsona irabazi ditu, aurreko urtean baino %16 gehiago. Arabak 3.243 lagun irabazi ditu, %7ko hazkundea


1. grafikoa.- Migrazio-saldoaren bilakaera Lurralde Historikoka


Iturria: EUSTAT


Migrazio saldo positiboa atzerritik etorritakoei esker izan da.


Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduak bakarrik kontuan hartuz gero, 2006. urtean aurrekoan baino 286 pertsona gutxiago etorri ziren. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko migrazio-saldoa berriz ere negatiboa da, 3.676 pertsonaren galera izan baita. Bestalde, atzerriko etorkinen migrazio-saldoa positiboa da; 18.134 pertsona, eta horrek, aurreko urtekoaren aldean, %23ko gehikuntza ekarri du.


Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 201.095 kasutan aldatu dira ohiko bizilekuak:


Kopuru horretatik, 94.941 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.

Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan dituzten mugimenduak 46.318 izan dira.

Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 37.147 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoan duten mugimenduak dira horiek.

Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 22.689 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia-erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek.


1. taula.-Migrazio-mugimenduen eta -saldoen bilakaera. Euskal Autonomia Erkidegoa.


Iturria: EUSTAT


Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2006. urtean EAEko mila biztanletik 27,9 mugitu dira (‰35,7 Araban; ‰29,2 Bizkaian eta ‰22,5 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako autonomia-erkidegoetakoarekin erkatuta txikia da, azken hauetan mila biztanletik 47 mugitzen baitira.


EAEra bertatik jasotzen dutena baino gehiago ekartzen duten erkidegoak hauek dira: Katalunia, Aragoi, Kanariar uharteak, Murtzia eta Gaztela-Mantxa.


Euskal Autonomia Erkidegoko emigrante gehien erakarri duten autonomia erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Kantabria, Gaztela eta Leon, Madril eta Nafarroa. Lauren artean, gure erkidegotik irtendako bi lagunetik bat hartzen dute.


Atzerriko nazionalitatea duten immigratzaileak, 2006. urtean, 24.252 pertsona izan ziren; gure erkidegora izandako sarreren %65. 2.000.ean hasi ziren migrazio saldo positiboak; harrezkeroztik Euskal AEn asko igo dela atzerritarren immigrazioen bolumena ikusi dugu. 2006.ean atzerriko nazionalitatea duten pertsonen immigrazioa %23 hazi da. Kontuan izan behar da immigratzaile atzerritar batzuk beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2006. urtean 5.415 kasutan gertatu zen hori.


Titulu-mailari dagokionez, titulu-maila apalenetakoak immigrazioen %51,2 eta emigrazioen %50 dira; goi-mailako tituluetan, ordea, %18,9 bai emigrazioetan, bai immigrazioetan.


Emigranteen batez besteko adina, 34,7 urte, handiagoa da immigratzaileena (30,9) baino.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal biztanleriaren %9,4 lekuz mugitzen da

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2007/10/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/21
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004340_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali