|
Aurreko urteetan gertatu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%75,1) hiruhileko horretan izan da, erlijiozko ezkontzak baino halako hiru. Halere, aurreko urteko aldi beraren aldian %1,6 jaitsi da ezkontza zibilen portzentajea. Bizkaian eta Gipuzkoan 2006ko lehenengo hiruhilekoaren aldean jaitsi egin ziren eta %79,3ra eta %69,5era iritsi ziren, hurrenez hurren. Araban, berriz, igoera apala gertatu zen eta ezkontza zibilen portzentajerik altuena du (%81,6).
|