2007ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien bat komunikabideen orrietara jotzen dute, gero aisiara, instituzionaletara, banku elektronikoetara eta bidaietara.
Web orri bisitatuenak “elcorreodigital.com” da; Internet erabiltzaileen artean %10,7k jotzen dute bertara, 73.500 pertsona guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %7,5, eta “marca.es”, %4,8.
Komunikabideen ondoren mezularitzako orriak nabarmentzen dira, “hotmail.com”, esaterako, %4,6k aipatzen du Internet erabiltzaileen artean.
Euskal Herri Administrazioak goraka segitzen du, zazpigarren izatetik bosgarrenera pasatu da 2007ko bigarren hiruhilekoan.
Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus” toki nabarmenean dago, %4k aipatzen du, eta 2007ko bigarren hiruhilekoan zazpigarren izatetik bosgarren izatera pasatu zen; 8.500 aipatze berri ditu.
Eusko Jaurlaritzaren web orriaren ondoren orri bisitatuenak bankuenak dira: “kutxa.net”, %3,6k aipatzen du; “bbk.es” %2,7k eta “cajalaboral.es” %1,5ek, lehengo hiruhilekoaren aldean jaitsi bada ere.
Nabarmentzekoa da “youtube.com” orriaren aurrerapena sailkapenean, 14.enetik 8.enera; halaber, lehenengo 20en artean sartu dira “wikipedia.org” eta “infojob.com”; aurrenak 13.200 aipatze ditu, lehengo hiruhilekoa baino bi aldiz gehiago pasa, eta bigarrenak 13.800, 16. jartzen delarik.
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean%96,8k “google” bilatzailea erabiltzen du
Google da Euskadiko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %96,8k, 15 urte eta gehiagoko 850.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %2,1ek Yahoo eta %0,4k Terra Google-ren erabiltzaileak orain urtebete baino 95.500 gehiago dira
Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 WEBen rankinga. 2006ko IV. hiruhilekoa eta 2007ko II. hiruhilekoa.
Iturria: Eustat.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tlf:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx