2008/01/25eko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2006. urtea



BPGren gaineko I+Gko gastuan, Gipuzkoa Europako batez bestekotik bost ehunenetara bakarrik dago



BPGrekiko I+G gastua %1,79 izan zen Gipuzkoan, %1,34 Bizkaian eta %1,22 Araban 2006an



BPGren gaineko I+Gko gastua ikustean Gipuzkoak egin duen ahalegina nabarmena izan da, %1,79, aurreko urtean baino zortzi ehunen gehiago, Eustaten datuen arabera. Adierazle hori %1,34 izan zen Bizkaian eta %1,22 Araban; hiru eskualdeetan Espainiako batez bestekoaren (%1,20) gainetik baina Europakoaren azpitik (%1,84).


2006. urtean Euskal AEn 908 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan, BPGren %1,47. Gastu horretatik 420 milioi Bizkaiari dagozkio (% 46), 363 Gipuzkoari (% 40) eta 125 Arabari (% 14).


1. grafikoa: I+Gko barne-gastua, BPGrekiko (%).



Iturria: EUSTAT, INE(Espainia) eta EUROSTAT (Europar Batasuna)


I+Gko barne-gastuaren batez besteko hazkundea, aurreko urtearekin alderatuta, %10ekoa izan zen. Batez besteko hori Gipuzkoakoak gainditu du, %14; Araban %9 hazi zen eta Bizkaian %8.



2. grafikoa: I+Gko gastuak, egikaritze-sektorearen arabera (%)



Iturria: Eustat


Egikaritze-sektoreari dagokionez, lurralde historiko bakoitzak berezitasunak agertzen ditu. Araban, oraindik ere oso garrantzitsua da Administrazio publikoaren gastua (Arabako gastu guztiaren %5,7) administrazioaren mendeko erakunde asko bertan kontzentratzen direlako; aurten I+Gra bideratutako baliabideak %6,3 murriztu badira ere 2005aren aldean. Enpresek eta unibertsitateak aurreko urtean baino %10 gehiago egikaritu dute.


Bizkaian %17 hazi da administrazioaren gastua 2006an zehar aurreko urtearen aldean. Unibertsitate-sektorea nabarmentzen da, batez ere (Bizkaiko gastuaren %20,6) Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultateak Leioako kanpusean kontzentratuta daudelako.


Gipuzkoan gastu txikiena duen sektorea administrazioa da (gastu guztiaren %0,9) baina enpresen sektorea asko nabarmentzen da, ehundura espezifikoaren eta zentro teknologikoen presentziaren ondorioz. Maila altuari eusten dio unibertsitate-sektoreak ere, teknologia-fakultateen proportzio handiaren eraginez eta I+Gra bideratutako baliabideek aurten izan duten hazkundearen (%20) eraginez.


Finantzaketa pribatuaren garrantziak (%61), estatuko batez bestekoaren gainetik (%47) kokatzen ditu hiru lurraldeak, Alemania, AEB, Suitza eta Belgikaren parean, enpresek ikerketara bideratutako baliabideei dagokienez.


1. taula: I+G adierazleak, lurralde-eremuka



DOE: dedikazio osoko baliokidetza

Europako Batasuneko datuak 2006koak edo azken urte eskuragarrikoak dira

Iturria: EUSTAT, INE(Espainia) eta EUROSTAT (Europako Batasuna)


Gasturik handiena eta pertsonal gehien duen diziplina zientifikoa ingeniaritza eta teknologia da oraindik ere herrialde guztietan. Lurralde historiko bakoitzak diziplina horretara dedikatu zituen gastu-portzentajeak honakoak izan ziren: Gipuzkoak %81%, Arabak %74 eta Bizkaiak %67.


Emakumeek I+G jardueretan duten parte-hartzeari dagokionez, Araban langile guztien %32 eta Gipuzkoan %29 izan dira emakumezkoak; Bizkaian, ostera, %35.


Euskal AEn egindako I+Gko gastuaren %31 enpresa txikietan gauzatu da


50 langile baino gutxiagoko enpresek enpresa-sektoreko I+G gastuaren %31 egikaritu zuten. Portzentaje hori %41 da Araban, %28 Gipuzkoan eta %31 Bizkaian (erkidegoko batez bestekoa)



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BPGren gaineko I+Gko gastuan, Gipuzkoa Europako batez bestekotik bost ehunenetara bakarrik dago

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2008/01/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004423_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali