HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2006an heriotzak %4,7...

2008/04/17ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2006. urtea



2006an heriotzak %4,7 gutxitu ziren



Hazkunde begetatiboa 5ez biderkatu da 2006an



2006an, 18.507 lagun hil ziren Euskal AEn, 9.810 gizonezko eta 8.697 emakumezko. Zifra horretan, % 4,7ko gutxitzea gertatu zen, 2005. urtearen aldean, EUSTATen datuen arabera.


Jaiotzak heriotzak baino 1.536 gehiago izan ziren; horren ondorioz, hazkunde begetatiboa aurreko urtekoa baino bost aldiz handiagoa izan zen. Antzeko zifraren bat izan zen azken urtea 1989 izan zen. Halere, Bizkaiak saldo begetatibo negatiboarekin segitzen du (-274), baina 2005ean baino 2,5 aldiz gutxiago. Arabak 2z biderkatzen du saldoa (+671 pertsona) eta Gipuzkoak 1,7z, (+1.139).


Hildakoen batez besteko adina 76,6 urtekoa izan zen; 1990ean, aldiz, 71 urtekoa zen, hots, 5,6 urteko gehikuntza jazo da. Sexuaren arabera, gizonezkoak batez beste 72,9 urterekin hil ziren eta emakumeak, berriz, 80,9 urterekin.


Haurren heriotza-tasari dagokionez, mila jaiotako bakoitzeko, urtebetetik beherako 3,3 hil ziren. Jaioberrien heriotza-tasak, bizitzako lehen 28 egunetan hiltzen direnenak, 49 heriotza zenbatu zituen; 40 jaioberrien heriotza goiztiarrek eragin zituzten, lehen astean gertatzen diren heriotzek; horietarik, 20 lehen 24 orduetan. Urtebetetik beherakoen artean, neskato (37) gehiago hiltzen da mutiko (29) baino.


Zirkulazio-aparatuko gaixotasunek eragin zituzten 2006an izandako heriotzen % 30,3, hots, 5.615 hildako; tumoreek %30,2 (5.580 hildako), eta hirugarren tokian, urrunago bada ere, arnas aparatuko gaixotasunek %9,4 (1.739).


Heriotza-arrazoiaren banaketa ez da berdina sexuaren arabera; izan ere, gizonezkoen artean, tumoreak zirkulazio-aparatuko gaixotasunen gainetik daude; emakumezkoen artean, lehen arrazoia gaixotasun kardiobaskularrak dira, eta bigarren tokian, tumoreak daude.


Halaber, adinaren arabera ere izan ziren aldeak heriotza-kausetan. Urtebetetik beherakoen artean, heriotza ohikoenak jaiotza-inguruko gaixotasunek eta malformazio kongenitoek eragiten zituzten; 34 urte arte, heriotza-kausa nagusiak kanpokoak izan ziren; 35 urtetik 74 urtera, tumoreak, eta 75 urtetik aurrera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak.


Kanpo-arrazoiengatiko heriotzen artean, zirkulazio-istripuak (144 hildako) nabarmentzen dira, 2005aren aldean %20ko murrizketa badago ere; eta suizidioak 148 izan ziren. Bi kasuetan gizonezko gehiago hiltzen dira: 108 gizon eta 36 emakume zirkulazio-istripuetan eta 115 gizon eta 33 emakume bere buruaz beste eginda.


1. grafikoa: Heriotzak, kausaren eta sexuaren arabera (%)


1. taula: Heriotzak sexuka, kausaren arabera.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006an heriotzak %4,7 gutxitu ziren

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2008/04/17
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004570_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali