2008/04/07ko prentsa-oharra

2007ko Berrikuntzako Adierazleen Panela



Euskal AEko Europako Berrikuntzako Indizea 0,37 izan da 2007an


Euskal AEk erdialdean dirau 27-EBn


Euskal AEk 13. segitzen du, 2006an bezalaxe, 27-EBko Berrikuntzako Indizean. 2007an 0,37 puntu lortu ditu, Eustaten datuen arabera. Europako Batasuneko batez bestekoa 0,45 da. Euskal ekonomiak 2006an baino bi ehunen gehiago izan ditu, %6 gehiago. Espainiak, berriz, 2006ko puntuazio bera izan du, 0,31.

Berrikuntzako liderren artean ondokoek segitzen dute: Suedia (0,73); Finlandia (0,64), Danimarka (0,61), Alemania (0,59) eta Erresuma Batua (0,57). Europako Batasunekoak ez badira ere, talde horretantxe daude Suitza (0,67), Israel (0,62), Japonia (0,60), eta Estatu Batuak (0,55).

0,47 eta 0,53 artean, Europako batez bestekoaren gainetik, beste talde bat dugu: Luxemburgo, Irlanda, Austria, Herbehereak, Frantzia, eta Belgika. 27-EBtik kanpoko Islandia eta Kanada talde honetakoak lirateke.


1. Grafikoa. Europako Berrikuntza Indizea-2007 (SII). Euskal AE eta EB-27.



Iturria: Eustat, Maastricht Economic Research Institute on Innovation and Technology eta EB


Euskal berrikuntzaren funtsezko inputa prestakuntza da oraindik ere: 25-64 urte bitarteko bost pertsonatatik bik unibertsitateko prestakuntza edo goi mailako LH dute.


Europako batez bestekoaz, Euskal AE. zenbait adierazletan nabarmentzen da, berrikuntzako bultzatzaileen artean: 20-29 urte arteko mila gazteko 26,6 Zientzia eta Ingeniaritzetan graduatu ziren, Goi Mailako Lanbide Heziketa barne. Europako tasa nekez iristen zen kopuru horren erdira, milako 12,9; gertuen Irlanda -24,5-, eta Frantzia -22,5- ibili ziren. Goi mailako hezkuntza (unibertsitatekoa edo LH) duen 25-64 urte arteko biztanleriaren ehunekoa %41,8 da, EBko batez bestekoa %23 izanik.


20-24 urte bitarteko biztanleria bigarren hezkuntza, gutxienez, burutu duena %79,2 da. Europako batez bestekoa %77,8 da.


Banda zabalaren hedapenean funtsezko aurrerapena izan da, biztanleriaren %10etik %14,7ra; EBn %10etik %14,8ra pasatu da, oso-oso antzean.


Zazpi enpresetatik batek, euskal berritzaileen artean, finantzazio publikoa jasotzen du


Euskal enpresa berritzaileek finantzazio publiko gehiago jasotzen dute, europarren aldean. %13,6k jasotzen du, europar batez bestekoa baino 4,6 ehuneko-puntu gehiago. I+Gko inbertsioa, goi mailako teknologian eta ertainean, industrian, txikiagoa da euskal kasuan:I+Gko gastu guztiaren %73 hemen eta %85,2 europar batez bestekoan.


I+G gauzatzen duen sektorea dela-eta, Europako erakunde publikoek BPGren %0,65 gauzatzen dute, portzentaje hori erdia delarik euskal kasuan, %0,29. Halere, sektore pribatuan kopuruak asko elkarrenganatzen dira: %1,14 Euskal AEn eta %1,17 Europan.


Euskal enpresa txiki eta ertainen %6,1 beste enpresekin lankidetzan aritzen da berritzeko, Europan ehuneko hori %9,1 delarik.


Berrikuntzan, Enpresa-ekimenak duen pisuari buruzko gainerako adierazleez ari garelarik , esan behar da EBko batez bestekotik urruti dabiltzala: Euskal kasuan %0,02 da hasierako faseetan Arrisku kapitalari dedikatzen zaion BPGren ehunekoa, eta %0,05 europar batez bestekoa. Salmenten gaineko berrikuntzako gastua, 10 enplegu eta gehiagoko enpresetan, %2,2 da 27-EBn eta %1,6 Euskal AEn.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako gastua BPGren %5,1 izan zen Euskal AEn eta 1,3 puntu gehiago Europan. Badago, halere, euskal enpresa txiki eta ertainak batez bestekoaren gainetik dabiltzan atal bat: barne berrikuntzan. Alegia, merkatuan produktu berriak sartzen edo prozesu berriak enpresan, garapenean enpresak berak parte hartzen duelarik. %26,8k garatzen dute, EBn %21,6 delarik.


2. grafikoa.- Berrikuntzaren dimentsioak, Euskal A.En eta 27-EBn. Europako Berrikuntzako Indizea (SII)



Iturria: Eustat, Maastricht Economic Research Institute on Innovation and Technology eta EB




Euskal enpresen goi mailako teknologiaren esportazioa Europako batez bestekoa baino lau aldiz txikiagoa da


Landunen tasak goi mailako teknologian eta ertainean handiagoak dira Euskal A.En Europako batez bestekoan baino, %10,2 eta %6,6. Zerbitzuen sektorekoak ia berdinak, %3,2 eta %3,3; baina goi mailako produktuen esportazioen pisua txikiagoa da, nabarmen: Euskal kasuan esportazio guztien %3,7, eta EBn %16,7.

10 enplegu eta gehiagoko enpresen produktu berritzaileen salmenten eragina negozio zifran Europako batez bestekoaren azpitik dago, baita ere. %1,6 merkaturako berriak direnean eta %2,5 berriak enpresarako bakarrik direnean. Europako batez bestekoan %7,3 eta %6,2 ditugu.


Markak eta diseinuak erregistratuz babesteko orduan, hemengo tasak Europakoen berdinak eta baita ere handiagoak dira, baina bestela gertatzen da patenteekin.


Aurrekoa bezalaxe, berrikuntzaren emaitzak ebaluatzen diharduen azken dimentsioa jabego intelektualarekin lotutako adierazleetan zentratzen da. BMHB-ri (Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoa) egindako marka-eskarien arloan Euskal AE nabarmendu egiten da (176,1 milioi biztanleko, Europako batez bestekoa 108,2 delarik); diseinuen eskarian batez bestekotik gertu dabil (103 milioiko hemen, 109,4 Europan). Patenteetan, ordea, handia da tarte negatiboa. EPO (Europako Patenten Bulegoa) patenteetan 50,5 milioiko ditugu euskal kasuan eta 128 Europan. USPTO (Estatu Batuetako Patente eta Marken Bulegoa) patenteetan, 12,5 eta 52,2 hurrenez hurren. Patente triadikoekin (EPOn, JPOn –Japoniako Patenten Bulegoa- eta USPTOn batera) antzeko zerbait gertatzen da: Euskal AEtik milioiko 2,2 izapidetzen dira, eta Europan 20,8an dago batez bestekoa.



Ohar metodologikoa: Europako Berrikuntza Indizeak (European Innovation Scoreboard) Europako Batasuneko 27 lurraldeetako datuekin eta Islandia, Norvegia eta Suitzakoekin kalkulatzen da. Helburua hauxe da: EBko 27ak eta beste 10 (Suitza, Norvegia, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, e.a.) sailkatzea, beren ekonomiek berrikuntzako jarduerak zenbateraino garatzen dituzten ikusiz.

Bost dimentsiotan egituratzen da:

- Hiruk berrikuntzaren elementu induktoreak (input) ebaluatzen dituzte: Bultzatzaileak, ezagupen-sorrera eta berrikuntzarako enpresa ekimena

- Beste biek emaitzak edo output-a ebaluatzen dituzte: berrikuntzaren aplikazioak eta jabetza intelektuala.

25 adierazle erabiltzen ditu, lurralde guztietan urte berbererako hartuak. Gehienez 1,00 izango den indize batean aipatu dimentsioen pisua adierazi nahi da, eta denen multzoarena.


European Innovation Scoreboard 2007

www.proinno-europe.eu/admin/uploaded_documents/European_Innovation_Scoreboard_2007.pdf



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tlf:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Europako Berrikuntzako Indizea 0,37 izan da 2007an

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2008/04/07
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004558_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali