Industri balio erantsiaren hazkundea Euskal AEko sektore pisutsuenen hazkundean bermatu da. Energia elektrikoa, gasa eta ura %15,4 hazi zen, Metalurgia eta metalezko gaiak %9,2, Makineria %7,5 eta Material Elektrikoa %7,5 baita ere. Sektore hauetan ere hazkunde aipagarriak izan ditugu: Larruaren eta oinetakoen industria (%33,4); Ehungintza eta jantzigintza (%26,9); Zurgintza (%14,7); Ez-metalezko industria (%9,4); Metalezko eta ez-metalezko meak (%8,0). Horiek denak industriako batez bestekoaren gainetik ibili ziren. Hazkunde negatiboak hauek izan zituzten: Petrolioa fintzea (%-29,6); Kautxu eta plastikoa (%-4,3) eta Elikaduraren industria (%-1,3). Batez bestekoaren azpitik izan ziren, baita ere: Garraio materiala (%4,0); Papera, edizioa eta arte grafikoak (%4,8); Industria kimikoa (%4,8) eta Beste manufakturak (%5,5).
|