2008/05/27ko prentsa-oharra

ASISTENTZIA MEDIKO-FARMAZEUTIKOKO ASEGURU LIBREKO ENTITATEEN ESTATISTIKA (ALE) 2006. URTEA


2006an %6,8 gehitu ziren aseguru mediko pribatuak Euskal AEn


Talde-aseguruetan hazi da, batik bat, aseguratuen kopurua


341.616 pertsonak zuten asistentzia sanitarioko aseguru mediko pribaturen bat kontratatua Euskal AEn ari diren enpresekin 2006an; aurreko urtearen aldean %6,8ko hazkundea da eta azken hamaika urteetako (1996-2006) kopururik handiena, Eustaten datuen arabera.


Poliza-motaren arabera, banakakoan edo familiarrean zeuden aseguratu kolektiborik handiena (%47,5); ondoren talde-aseguruak (enpresak edo beste kolektiboak, %35,9) eta mutualitate publikoak (%16,6).


1. grafikoa: aseguratu kopurua poliza-motaren arabera (1996-2006)


Iturria: Eustat


Aseguratuen kopuruaren hazkundea, asistentzia sanitarioaren adarrean, poliza-mota guztietan gertatu da. Poliza kolektiboek izan dute hazkunderik handiena, 2005. urtearen aldean, %10,9. Banakoak edo familiakoak eta mutualitate publikoek %5,4 eta %2,8ko hazkunde txikiagoak izan dituzte, hurrenez hurren.


Azpimarratzekoa da aseguru kolektiboen goranzko pisua (enpresa batek bere langileentzat zuzenean hitzartuak) asistentzia sanitarioaren aseguratzean. Mota honetako aseguruak %71,4 hazi dira 1999-2006 aldian, %8ko urteko tasa metatuarekin, eta 2006an aseguratuen %35,9 dira (%23,7 1999an).


2. grafikoa: Aseguratuen banaketa, poliza-motaren arabera.1999 eta 2006 urteak (%)


Iturria: Eustat


Aseguratuen gehiengo zabal batek (%96,9) asistentzia sanitario orokorreko (mediko-kirurgikoa) aseguru mediko pribatua aukeratzen du, espezifikoen (hortz-haginen asegurua, esaterako) kaltetan.


Asistentzia sanitarioaren aseguru-sektorean bildutako primen kopuru osoa 2006an 184,8 milioi euro da, gutxi gorabehera estatukoaren %4,4 eta Euskal AEko BPGren %0,3. Lehengo urtearen aldean %8,9 hazi zen primen kopurua, Estatukoen hazkundearen (%9,2) azpitik.


Aseguratuek 1.257.073 kontsulta mediko egin zituzten (2005ean baino %2,9 gehiago), medikuko 3,7 bisitaldi. Hona hemen espezialitate jendetsuenak: traumatologia, tokoginecologia, pediatria eta oftalmologia. Aseguratuen ospitalizazioak 51.117 izan ziren, 3 eguneko batez besteko egonaldiarekin, eta interbentzio kirurgikoak 34.431, gehienak kirurgia orokorrean, oftalmologian, traumatologian eta ginekologian.


1. taula: Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateen bilakaera



Euskal AEko iturria: Eustat

Estatuko iturria: ICEA( Investigación cooperativa entre entidades aseguradoras y fondo de pensiones)

Ohar metodologikoa: Estatistika honek Euskal AEn establezimenduren bat duten asistentzia mediko farmazeutikoko aseguru libreko entitateen informazioa jasotzen du.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006an %6,8 gehitu ziren aseguru mediko pribatuak Euskal AEn

Eragiketa : 
Osasun-arreta pribatuaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030505
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2008/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004621_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali