2008/06/02ko prentsa-oharra

2007ko Berrikuntzako Adierazleen Panela



Araba da 2007an Europako Berrikuntzako Indizean batez bestekotik hurbilen dabilen eskualdea



Arabak du puntuaziorik onena, 0,42; Gipuzkoak 0,38 eta Bizkaiak 0,33. Estatuko batez bestekoa 0,31 da.


Euskal AE 13. dago 27-EBko Berrikuntzako Indizean. 2007an 0,37 puntu lortu ditu, Eustaten datuen arabera. Arabak du puntuaziorik onena, 0,42; Gipuzkoak 0,38 eta Bizkaiak 0,33.

Azken bi urteetako bilakaerari erreparatuz gero, 27en batez bestekoak lehengoan segitzen du, 0,45 (gehienez 1 eduki daiteke); eta Euskal AEk bi ehunenetan egin du aurrera (0,35etik 0,37ra), eta eskualdeetako bakoitza 27en batez bestekora hurbiltzen ari da: Arabak lau ehunen aurreratu du (0,38tik 0,42ra), Bizkaiak bi (0,31tik 0,33ra) eta Gipuzkoak bi (0,36tik 0,38ra).


1. Grafikoa. Europako Berrikuntza Indizea-2007 (SII), eskualde, Euskal AE eta 27-EBren arabera


Iturria: Eustat, Maastricht Economic Research Institute on Innovation and Technology eta EB



Indize honek berrikuntzako ekintzak garatzeko ekonomien gaitasuna neurtzen du eta bost dimentsiotan egituratzen da: hiruk berrikuntzari –inputari- bultza egiten dioten elementuak estimatzen dituzte eta bik emaitzak, outputa.



1 taula. Europako Berrikuntzako Indizea eta dimentsio-indizeak, eskualde eta 27 EBren arabera

Iturria: Eustat, Maastricht Economic Research Institute on Innovation and Technology eta EB


Euskal AE nabarmendu egiten da, europar batez bestekoaz, Berrikuntzako Bultzatzaileen taldeko zenbait adierazletan, esaterako 20-29 urte bitarteko zientzia eta ingenieritzen gazte graduatuak eta 25-64 bitarteko biztanleria goi mailako heziketa duena, dimentsio honetan 0,70 puntu lortzen dituelarik; Europako batez bestekoa 0,47 da. Gainerako dimentsioetan Erkidegoko puntuazioa Europakoaren azpitik dabil.


Indizearen eskualde-dimentsioei erreparatuz gero ikusten da badirela azpimarratzeko moduko aldeak, Berrikuntzako Bultzatzaileen input adierazlean izan ezik, zeinaren balioa (0,70 inguru) antzekoa baita.


Ezagutzaren Sorreraren adierazleetan Bizkaia nabarmentzen da I+Gko gastu publikoan (BPGren gaineko %0,34) eta Gipuzkoa gastu pribatuan (BPGren gaineko %1,47).


Enpresa Berrikuntzan Araba berritzeko elkarlanean aritzen diren Pyme berritzaileetan nabarmentzen da (%9,8) eta enpresek berritzeko gastatuan (negozio bolumenaren %2,3).


Ondoko aplikazioetan nabarmentzen dira eskualdeak: Araba fakturazioaren gaineko berrikuntza-ehunekoan (merkaturako produktu berriko %2,1 eta %3,0 produktua enpresarako berria bai baina ez merkaturako). Bizkaia goi mailako teknologiako zerbitzuetan okupatuetan (enpleguaren %3,9) eta Gipuzkoa goi mailako teknologiako produktuen esportazioan (esportazio guztien %6,0).


Azkenik, Jabetasun intelektualaren adierazleetan Araba dugu berriz, bai patente berrietan, bai marka berri eta Europako Batasunean erregistratutako diseinu berrietan, milioi biztanleko.


Ohar metodologikoa: Europako Berrikuntza Indizeak (European Innovation Scoreboard) Europako Batasuneko 27 lurraldeetako datuekin eta Islandia, Norvegia eta Suitzakoekin kalkulatzen da. Helburua hauxe da: EBko 27ak eta beste 10 (Suitza, Norvegia, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, e.a.) sailkatzea, beren ekonomiek berrikuntzako jarduerak zenbateraino garatzen dituzten ikusiz.


25 adierazle erabiltzen ditu, lurralde guztietan urte berbererako hartuak. Gehienez 1eko balioa izango duen indize sintetikoa lortu nahiz.

European Innovation Scoreboard 2007

www.proinno-europe.eu/admin/uploaded_documents/European_Innovation_Scoreboard_2007.pdf


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tlf:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Araba da 2007an Europako Berrikuntzako Indizean batez bestekotik hurbilen dabilen eskualdea

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2008/06/02
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004627_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali