HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal Administrazioen...

2008/06/30eko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK 2006. URTEA



Euskal Administrazioen sarrera arruntak %12,1 eta gastua %8,6 hazi ziren 2006an



Finantza-zor bizia 2005eko BPGren %6,3tik 2006ko %5,4ra jaitsi zen


2006ko ekitaldian, Euskal Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal Administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko erakundeekin batera) gastu arruntak %8,6 hazi ziren, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu arrunta 11.066,9 milioi euro izan zen; sarrera arruntak 14.267,6 milioi izan ziren, urteko hazkunde tasa, 2005aren aldean, %12,1 izan zelarik.



Euskal administrazioen zerga sarreren banaketa. 2006 urtea.


Iturria: Eustat


Zerga sarrerek –sarrera arrunt guztien %90 baino gehiago- %11,6ko aldakuntza positiboa izan zuten. Haien artean Sozietateen Zergatik eratorritakoek izan zuten urte arteko hazkunderik handiena, %16,8. BEZak %11,9ko hazkundea izan zuen eta PFEZak %11,1ekoa. Udal zergen hazkundea antzekoa izan zen, %11,7, eta Zerga bereziena txikiagoa, %4,7.

Gastu arruntaren atalen artean hazkunderik txikiena Pertsonal gastuetan izan zen, %5,7; ondoren, Transferentzia Arruntetan, %9,6, eta bestelako gastu arruntetan (funtzionamendu gastuak), %9,7. Oro har, gastu arruntaren hazkundea %8,6koa izan zen; kontuan hartuz sarrera arrunten hazkundea handiagoa izan zela (%12,1), azkenean 2006an eragiketa arrunten saldoan %26,0ko hazkundea dugu.

Eragiketa arrunten saldotik aurrekontu saldo ez finantzariora pasatzeko, kapital eragiketen sarrera eta gastuak kontabilizatu behar dira. 2006ko kapital-sarrerak 2005ekoak baino %12,3 txikiagoak izan ziren, eta kapital-gastuak D inbertsio errealak gehi kapital-transferentziak) %11,0 hazi ziren. Ondorioz, aurrekontu-saldo ez-finantzarioa 1.333,6 milioi euro izan zen, 2005ean baino 396,4 gehiago.


Euskal Administrazioen likidazio finkatua. 2006-2005



Iturria: Eustat


2006an Euskal Administrazioen zor bizia 3.354,3 milioi euro izan zen, 2005ean baino %6,7 gutxiago. Azken urtean amortizatu beharreko zorretik 442,0 amortizatu ziren, baina 199,2ko zor berriak egin ziren; azken zorra 0,2 milioi eurotan murriztu da.


Euskal Administrazioen finantza-zor hau BPGren %5,4 izan zen, ia puntu bat gutxiago 2005ean baino, non %6,3 izan baitzen.

Euskal Administrazioen datu finkatuak. 2006. urtea



Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tlf:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Administrazioen sarrera arruntak %12,1 eta gastua %8,6 hazi ziren 2006an

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2008/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004660_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali