HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %9 gehitu...

2008/06/27ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2007ko laugarren hiruhilekoa


Heriotzak %9 gehitu ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan



Euskal AEn 4.997 lagun hil ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan eta 18.616 lagun urte guztian.


2007ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.997 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 577 lagun hil ziren, Bizkaian 2.823, eta Gipuzkoan 1.597.


Heriotzen behin-behineko datuen arabera, 2007an 18.616 lagun hil ziren; horietatik 9.623 gizonezkoak izan ziren eta 8.993 emakumezkoak. Aurreko urteko behin-behineko datuen aldean, 719 heriotza -%4- gehiago izan ziren.


2007an izandako heriotzetatik %30,5 (5.684) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %29,4 (5.468); eta hirugarrenik, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, heriotzen %9,6 eragin baitzituzten (1.793).


Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 13 puntuz; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.


2007an gertatutako heriotzen artean, 82 heriotza urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 43 mutiko eta 39 neskato. Bestalde, 100 urte edo gehiagoko 162 pertsona hil ziren; 21 gizon eta 141 emakume.


2007ko behin-behineko datuekin, jaiotzak 1.863 gehiago izan dira heriotzak baino; beraz, Euskal AEko hazkunde begetatiboak joera positiboa du nabarmen. Araban eta Gipuzkoan hazkunde begetatiboak 704 eta 1.072 izan ziren. Bizkaian hazkunde begetatiboa gutxigatik -87 pertsona- bada ere positiboa, bigarren urtez jarraian gertatzen da, eta horrelakorik 1989tik ez zen gertatzen.


1. taula: Euskal AEko heriotzak sexuka, heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen alderaketa.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %9 gehitu ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2008/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004657_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar