2006an Urola-Kostaldea izan da industri jardueran hazkunderik handiena (%13,9) izan duen eskualdea; ondoren Tolosa (%11,8), Gernika-Bermeo eta Plentzia-Mungia (%11,4 biek), Eustaten datuen arabera. Beste muturrean hazkunde negatiboa izan duen eskualde bakarra dugu, Enkarterriak (%-3,1). Ondoan Arabako Ibarrak (%+0,9) eta Gorbeiako Inguruak (%+1,3). Halere, hiru eskualde hauetan Euskal AEko industri enpleguaren %3 besterik ez dago, 7.952 pertsona inguru.
|