2008/09/12ko prentsa-oharra
2008ko lehenengo hiruhilekoan, ezkontza gutxiago aurreko urteko aldi berean baino
Ezkontzen %80 baino gehiago zibilak izan ziren
Euskal AEn 938 ezkontza izan ziren 2008ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2007ko laugarren hiruhilekoan izandako 1.825ak baino %49 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino %15 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.
Aurreko urteetan gertatu bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%82,3) hiruhileko honetan izan da, portzentaje hori 7,7 puntuz hazi delarik aurreko urteko aldi beraren aldean. Hiru lurraldeetan hazi dira 2007ko hiruhileko beraren aldean. Araban %85,5 izan dira, %83,1 Bizkaian eta %80,8 Gipuzkoan; Gipuzkoan izan da ehuneko hazkunderik handiena, ia 12 puntu.
2008ko lehen hiruhileko horretako 938 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 905 gizonezko eta 908 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 792 senarrentzat (%87,5), lehen ezkontza izan zen; 8 alargun eta 105 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea eta gizonena, antzekoak; 794 izan ziren (%87,4); alargunak 3 eta dibortziatuak 111.
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %82,1ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %72,6k. Proportzio horiek 2007ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%81,5 eta %67,9 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
Bestalde, sexu bereko pertsonen artean 25 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino 2 gutxiago; 13 gizonen artekoak eta 12 emakumeen artekoak.
1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua
Oinarria 100=b.b.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-basea