HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Atzerrirako salmentak...

2009/05/07ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA 2007

Atzerrirako salmentak euskal industriaren fakturazioaren %28 izan ziren 2007an

Ekoizpen faktoreen ordainsaria horrela banatu zen: lanarentzat %53 eta kapitalarentzat %47

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri sektoreak atzerrira 17.400 milioi balioko esportazioak egin zituen, salmenten %28. Euskal Industriaren salmentak 62.000 milioi izan ziren 2007an; %36 barne-merkaturako eta beste horrenbeste estatuko gainerako.

Euskal industriaren ekoizpenaren %69 bitarteko kontsumoak dira, %2 zerga garbiak eta gainerako %29 sortutako balio erantsia.

Balio erantsiaren banaketa hau da: %53 lan-faktorearen ordainsaria; %32 enpresa-soberakina eta gainerako %15 kapitalaren balio-galeraren, amortizazioaren, horniketa.

1. grafikoa. Industri sektoreko ekoizpenaren eta balio erantsiaren banaketa. 2007 (%)

graf0004744_01_e.png

Iturria: Eustat

Euskal AEko industriaren sektorearen balio erantsiak %6,0ko hazkundea izan zuen 2007an. Batez bestekoaren gainetik hazi diren industri sektoreak hauek izan dira: metalurgia eta metalezko gaiak, metalezko eta ez-metalezko meak, garraio-materiala eta ez-metalezko industria.

Industri sektoreak %1,8ko enplegu-hazkundea izan zuen 2007an; hazkunde hori nagusiki metalurgia eta metalezko gaietan (%5,2), beste manufakturetan (%3,8) eta material elektrikoan (%2,8) izan zen. Bestalde, kautxu eta plastikoan 700 enplegu galdu ziren (%-3,8). Azken hamar urteetako (1997-2007) balantze moduan, industri sektorean berrogeita hamar mila pasa enplegu gehiago ditugu, 1997ko 202.088tik 2007ko 255.294ra.

1. koadroa. Industriako aldagai nagusiak. Euskal AE. Uneko prezioak.(milaka €)

graf0004744_02_e.png

Iturria: Eustat

2007an, Euskal AEko industri bilakaeran, hauek izan dira alderdi aipagarrienak:

• Negozio zifra %7,4 hazi zen 2007an aurreko urtearen aldean.

• Industri balio erantsiaren hazkundea Euskal AEko sektore pisutsuenen hazkundean bermatu da: metalurgia eta metalezko artikuluak (%13,1), garraio-materiala (%9,3), eta ez-metalezko industria (%7,6). Hazkunde negatiboak izan dituzte kimikak (%-13,3), petrolio fintzeak (%-6,5) eta kautxu eta plastikoak (%-1,6).

• Ustiapeneko soberakin gordina %8,8 hazi zen; hazkunde-tasa ikusgarriak izan dira metalurgia eta metalezko artikuluetan (%23,7) eta garraio-materialean (%19,6).

• Industriako cash-flowa %10,2 hazi da eta zerga aurreko emaitza %14,5.

• 2007an hazkunderik handienak izandako sektoreak petrolioa fintzea (%5,3) eta batez ere metalurgia eta metalezko artikuluak, duen pisuagatik (%5,2), zeinak 4.500 pertsona gehiago enplegatu baitzituen. Negatiboan kautxu eta plastikoaren enplegu-galera dugu, %-3,8. Pertsonal-kostua %3,6 hazi zen batez beste.

2007an Gipuzkoak izan zuen balio erantsi gordin nominalik handiena, %7,6. Metalurgia (%16,7) eta garraio-materiala (%12,7) azpimarragarriak dira. Bizkaian %5,4 hazi zen industria eta %4,3 Araban.

Eraikuntzaren sektorean %16,1 hazi zen balio erantsia 2007an

Eraikuntzaren sektoreak BEGren %16,1eko hazkunde nominala izan zuen Euskal AEn. %14,9 Araban, %18,1 Bizkaian eta %12,4 Gipuzkoan.

2. koadroa. Eraikuntzako aldagai nagusiak. Euskal AE. Uneko prezioak (milaka €)

graf0004744_03_e.png

Iturria: Eustat

• Eraikuntzan %5,3 hazi zen langileria, 2006an baino ia bi puntu gehiago. Guztira 100. 000 pertsona baino gehiago, aurreko urtean baino 5.000 gehiago.

• Ustiapeneko soberakin gordina %24,4 hazi zen eta pertsonal-kostuak %11,3.

• Negozio zifra %19,0 hazi zen 2007an.

• Zerga aurreko emaitzak %21,7 hazi ziren; cash-flowa %20,6, eta amortizazioak %14,1.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Iosune Azula Lazkano Tel.::+34-945-01 75 09 Faxa::+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Atzerrirako salmentak euskal industriaren fakturazioaren %28 izan ziren 2007an

Eragiketa : 
Eraikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2009/05/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004744_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar