Metodologia-fitxa: Eraikuntzaren inkesta (Kod. 122401)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
24/01/2025
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Eraikuntzaren inkestaren helburua da Euskal AEko eraikuntza-sektorearen egiturazko ezaugarriak eta bilakaera ezagutzea. Zehazki, xedea da sektorearen makromagnitude ekonomiko nagusiak zenbatestea, lan motaren eta lurraldearen arabera duten banaketa ezagutzea eta sektorearen alderdi esanguratsuak aztertzea.
Hauek dira Eraikuntzaren inkestak ikertutako aldagai nagusiak:
- Landunak
- Lan egindako orduak
- Balio erantsi gordina, faktore-kostuan
- Langile-kostuak
- Soldata eta ordainsari gordinak
- Gizarte-kotizazioak
- Ustiapeneko soberakin gordina
- Amortizazioetarako zuzkidurak
- Ustiapeneko soberakin garbia
- Egindako inbertsioa
3.2. Sailkapen-sistemak
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.
3.3. Estaldura sektoreka
Eraikuntzaren inkestak 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (aurrerantzean, JESN-09) F Atala (Eraikuntza) barne hartzen du.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Unitate estatistikoa enpresa da.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Populazio-esparrua honako hauek dira: establezimenduak, kasu honetan lurralde-unitatetzat hartuta, jarduera dagoen lurralde historiko bakoitzeko bana, eta jarduera nagusia, sortutako balio erantsiaren arabera neurtuta, JESN-09aren arabera F atala (Eraikuntza) bada.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden estatistika-atalak, egoitza soziala edo kudeatzailetza Euskal AEtik kanpo egon arren.
3.8. Denborazko estaldura
Eraikuntzaren sektoreari buruzko egiturazko inkesta 1981etik egin da alegia, EINekin lankidetza-hitzarmena sinatu zenetik. 1992ra arte, eragiketa hori INErekin lankidetzan egin zen, eta, gaur egun, lankidetza-hitzarmen bat dago Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin (lehengo Sustapen Ministerioa). Harrezkero, JESNren aldaketetara egokitutako galdetegiak egon dira, eta 2009an JESN-09 berrira eta 2008ko Kontabilitate Plan Orokor berrira egokitu da galdetegia.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-urte desberdinei dagozkien zenbait apartatu bereizten dira. Horiek bost urtean behin aldatzen dira eta serieak hausten dituzte: 1995 oinarria (1995-2000); 2000 oinarria (2000-2005) eta 2005 oinarria (2005-2008).
JESN aldatu zenean, JESN-2009arekin, serie berri bat jarri zen martxan 2008. urtetik aurrera, eta, horretan, ez da oinarria aldatzen.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Euskal AEko makromagnitudeak printzipal erantsien eta lurralde historikoaren arabera, eta galera-irabazien kontua, printzipal aldakorren eta Euskal AEko lurralde historikoaren arabera, milaka eurotan eta ehunekotan neurtzen dira. Landunei buruzko datuak pertsona kopurutan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentzia-aldia da informazioa jaso den urtearen aurreko urte naturaleko ekitaldi ekonomikoa. Salbuespenez, enpresaren batek urte naturalekoak ez diren aldien gaineko kontabilitatea aurkezten badu, dagokien urtean amaitzen diren ekitaldiei buruzko informazioa jasoko da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
Inkesta hori Batzordearen 2020ko uztailaren 30eko 2020/1197 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren mende dago. Erregelamendu horrek zehaztapen teknikoak eta modalitateak ezartzen ditu, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/2152 (EB) Erregelamenduaren arabera (enpresa-estatistiken esparruan hamar egintza juridiko indargabetzen dituen Europako enpresa-estatistikei buruzkoa).
2020/1197 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Batzordearena, 2020ko uztailaren 30ekoa
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Eragiketa hori Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa Ministerioarekiko (lehengo Sustapen Ministerioa) Lankidetza Hitzarmenaren bidez egiten da. Eustatek egoitza Euskal AEn eta Euskal AEtik kanpo jarduera duten eraikuntza-enpresei buruzko informazioa ematen dio Ministerio horri.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo, zenbakizko eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
Informatzaile bakar batek emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Honako apartatu hauek ditu:
- Taula estatistikoak: Eskuragarri dagoen azken urteko datuak biltzen dituzte eta jarduera multzoaren, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera aurkezten ditu. Honako hauek jasotzen ditu: makromagnitudeak, galera-irabazien kontua, eta langileak sexuaren arabera.
- Prentsa-oharrak: Orokorki eta dohainik ezagutarazteko informazio erantsia.
- Datu-bankua: 1995az geroztiko serie historikoak ditu. Honako hauek jasotzen ditu: makromagnitudeak, galera-irabazien kontua eta negozio-zifren banaketa.
- Txostenak eta agiriak: Emaitzen analisiaren dokumentuak. Euskal AEko industria- eta eraikuntza-jardueraren egoeraren urteko analisia da.
- Metadatuak: Honako apartatu hauek ditu:
- Metodologia eta kalitatea:
Metodologia-fitxa
Kalitate-fitxa
Laginketa-erroreen kalkulua
Eustaten inkesta ekonomikoetan erabilitako zuzeneko eta zeharkako zenbatesleetarako aldakuntza-koefizienteen kalkulua
- Definizioak: inkestan ageri diren aldagai guztien definizioa.
- Galdetegiak.
Eraikuntzaren inkesta
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
JESN-09 (2014tik) |
Euskal AEko macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (mila euro). 2014 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (mila euro). 2014 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Euskal AEko macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2015 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2015 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Eraikuntza sektorearen makromagnitudeak Euskal AEn, enplegu-geruzaren arabera . 2018 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Eraikuntza sektorearen galera-irabazien kontua Euskal AEn, enplegu-geruzaren arabera. 2018 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Eraikuntza sektorearen makromagnitudeak Euskal AEn jarduera-taldearen arabera. 2018 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Eraikuntza sektorearen galera-irabazien kontua Euskal AEn jarduera-taldearen arabera. 2018 - 2023 | 2025/02/28 |  |
Eraikuntza sektorearen negozioko zifraren banaketa Euskal AEn. 2018 - 2023 | 2025/02/28 |  |
JESN-09 (2008tik-2014ra) |
Euskal AEko macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (mila euro). 2008 - 2014 | 2017/05/12 |  |
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (mila euro). 2008 - 2014 | 2017/05/12 |  |
Euskal AEko macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2009 - 2014 | 2017/05/12 |  |
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2009 - 2014 | 2017/05/12 |  |
Oinarri 2005 (2005-2008) |
Macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (mila euro). 2005 - 2008 | 2011/07/01 |  |
Galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (mila euro). 2005 - 2008 | 2011/07/01 |  |
Macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2006 - 2008 | 2011/07/01 |  |
Galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2006 - 2008 | 2011/07/01 |  |
Oinarri 2000 (2000-2005) |
Macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (mila euro). 2000 - 2005 | 2011/07/01 |  |
Galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (mila euro). 2000 - 2005 | 2011/07/01 |  |
Macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2000 - 2005 | 2011/07/01 |  |
Galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 2000 - 2005 | 2011/07/01 |  |
Oinarri 1995 (1995-2000) |
Macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (mila euro). 1995 - 2000 | 2011/07/01 |  |
Galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (mila euro). 1995 - 2000 | 2011/07/01 |  |
Macromagnitudeak, lurraldea eta agregatu nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). 1996 - 2000 | 2011/07/01 |  |
Galera-irabazien kontua, lurraldea eta aldagai nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza.). 1996 - 2000 | 2011/07/01 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Eraikuntzaren inkestan helburu espezifikoak ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Estatistika horren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila
- Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saila
- Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Udalak
- Enpresen eta profesionalen elkarteak
- Merkataritza-ganberak
- Foru-aldundiak
- Unibertsitateak
- Aholkularitza-enpresak
- Eraikuntzaren sektoreko enpresak
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 1 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 3,99 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,2. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Batetik, ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, inkesta honen emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.
Bestalde, inkestaren aldagai nagusiak lortzeko, EUROSTATek zehaztutako definizio bera aplikatuz lortzen dira, Kontseiluaren 58/97 Erregelamenduarekin, 1996ko abenduaren 20koarekin, bat.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Inkesta horren helburua da ez gainditzea % 10eko aldagai nagusien aldakuntza-koefizientea Euskal AEn ez % 15eko aldakuntza-koefizientea lurralde historikoetan.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Txosten honetan kontsulta daiteke eragiketa horren laginketa-errorearen kalkulua nola jorratzen den: Laginketa-erroreen kalkulua. Industria eta eraikuntzaren inkesta.
2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:
Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEko BEGf: % 3
Kalitate-fitxa
Laginketa-erroreen kalkulua. Industria eta eraikuntzaren inkesta
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Erantzunen tasa (Urtekoa): % 76,55
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 17 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Inkestatik lortutako aldagaiak beste lurralde-eremu batzuekin konpara daitezke, izan ere, EUROSTATek ezarritako erregelamenduetara moldatzen da Eustat, bai lortu beharreko aldagaietan bai horien definizioan.
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 28 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Eustaten «Eraikuntzaren koiunturako indizea» estatistika-eragiketaren indize konposatuak indize sinpleen batura haztatu gisa lortzen dira, Eraikuntzaren inkestak ematen dituen zifretatik abiatuta kalkulatzen diren haztapenak aplikatuz.
15.4. Barne-koherentzia
Eragiketa horren grabazio-fasean datuen arteko koherentzia bermatzen da. Horretarako, identifikazio-, jarduera- eta enplegu-datuak alderatzen dira, bide-orria behar bezala beteta, baita batura-kontrolak aplikatuta ere. Halaber, ziurtatzen da galdetegia bat datorrela bide-orrian jasotako jarduera-datuekin (JESN) eta enplegu-datuekin.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 230400 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Behin-behineko datu jasoen fitxategia lortutakoan, datu jasoak eta erantsiak aztertzen dira lurralde historikoaren, azpitaldearen eta enplegu-geruzaren arabera. Horretarako, makromagnitude nagusiak eta jarduera arrunten emaitzen kontuak jasotzen dituzten zerrendak sortzen dira.
Azterketatik sortzen diren erregistro batzuei (establezimenduei dagozkienak) doikuntzak egiten zaizkie aldagaien arteko inkoherentziengatik, eta beste batzuk behin betikotzat jotzen dira. Aldaketen bidez, jatorrizko t urteko lagin-datuen fitxategia zuzendu egiten da (landa-lanetik sortzen dena), eta prozesua berriz hasten da (zatitu, jaso eta abar). Azkenik, t urteko behin betiko datuak lortzen dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak lortzeko, galdetegi espezifiko bat erabiltzen da, eta laginean sartutako establezimendu guztiei bidaltzen zaie.
Eustaten Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED) inkestaren testuingurua ezartzeko oinarri gisa hartu da. Horri esker, laginketa-erroreak mugatuko dituen probabilitate-laginketa bat egin daiteke.
Probabilitate-laginketa bat egiten da bi fasetan: lehen fase batean, «bat» probabilitatearekin aukeratzen dira 19 langile baino gehiago dituzten unitate guztiak, hau da, autohaztatuak dira (autohaztatuen artean sartzen dira Direktorioan t urtean altan emandakoak ere). Bigarren fasean, mailakatutako ausazko laginketa bat egiten da, hori ere bi azpifasetan.
Honako mailakatze-aldagai hauek erabiltzen dira:
a) Lurralde historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
b) Jarduera: JESN-09ko F ataleko azpimaila.
Enplegu-geruza: autonomoak edo enplegu-ondasuneko komunitateak, 1 edo 2, gehienez ere, hurrenez hurren, 1-9 enplegatu bitartekoak eta 10-19 enplegatu bitartekoak. 20 edo gehiagoko geruza erroldazkoa da; establezimendu guztiak sartzen dira laginean.
Ikertutako unitate kopurua honako hau da: Sektoreko 900 enpresa.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Informatzaileek bi modutan bete dezakete inkesta; paperezko galdetegi bat erabiliz edo web galdetegia erabiliz.
Informazio-bilketaren aldiaren amaieran, bildutako galdetegiak zenbatzen dira. 100 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, edo 100 langile baino gutxiago izan arren beren sektorean esanguratsuak diren enpresen kasuan, galdetegiari erantzun ez badiote, memoria eskatzen zaio dagokion merkataritza-erregistroari.
18.4. Datuen baliozkotzea
Kodetze- eta grabazio-faseari dagokionez, identifikazio-, jarduera- eta enplegu-datuak alderatzen dira, bide-orria behar bezala bete dela egiaztatuz, eta ziurtatzen da datu ekonomikoak bat datozela bide-orrian jasotako jarduera-datuekin (JESN) eta enplegu-datuekin. Baturen kontrola ere egiten da eta egiaztatzen da galdetegiak barne-koherentzia duela.
Grabazioa eta baliozkotzea aldi berean egiten dira. Hautemandako erroreen analisia egiten da, galdetegia baliozkoa den edo inkestagileari itzuli behar zaion zehazteko, unitate informatzailearekin kontsulta dezan. Halaber, aldi berean, jardueraren eta unitate estatistikoaren kokapen-aldagaien kodetze automatikoa egiten da.
18.5. Datuen bilketa
2005. urtean, Eraikuntzaren inkestan erabili beharreko zenbateslea aldatu egin zen; hala, arrazoiko zeharkako zenbatesle izatetik, zenbatesle konposatu izatera igaro zen. Informazio gehiagorako, Eustaten webgunean argitaratuta dagoen «Laginketa-erroreen kalkulua. Industriaren eta eraikuntzaren inkesta» txostena kontsulta daiteke.
19 langile baino gehiagoko estatistika-unitate guztiak autohaztatuak dira, eta, horrenbestez, 1-19 langileko enplegu-geruzaren barruan egiten dira zenbatespenak.
Aldez aurretik, 1-19 geruzaren populazio-enplegua zenbatesten da, Gidazerrendak establezimenduei buruzko informazioa eskaintzen baitu enpleguaren zenbait eguneratze eginez.
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.
19. Oharrak