2008/12/17ko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA (MME) 2007. urtea



Euskal AEko migrazio saldo positiboa 2007an 17.000 pertsonaren gainetik dago, %22,4 hazi delarik



Euskal mugikortasun geografikoa oso urria da gainerako erkidegoenarekin alderatuz gero


Eustaten datuen arabera, 2007. urtean Euskal AEn 17.692 gehiago izan ziren etorritakoak joandakoak baino; 2006.aren aldean %22,4ko hazkundea.


Erkidegorako migrazio-saldo positiboa duen ondoz ondoko zortzigarren urtea dugu hau. Lurraldeka, Bizkaiak 9.098 pertsona gehiago izan ditu; kopuru absolutuetan migrazio-saldorik altuena, eta aurreko urtekoaren aldean %16 gehiago. Gipuzkoak 4.198 pertsona irabazi ditu, aurreko urtean baino %26 gehiago. Arabak 4.396, %36 gehiago.


1. grafikoa.- Migrazio-saldoaren bilakaera Lurralde Historikoen arabera

Iturria: EUSTAT

Migrazio saldo positiboa atzerritik etorritakoei esker izan da.


Atzerriko etorkinen migrazio-saldoa positiboa da; 19.884 pertsona, eta horrek, aurreko urtekoaren aldean, %9,6ko gehikuntza ekarri du. Euskal AEren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduak bakarrik kontuan hartuz gero, 2007. urtean -2.192 pertsonakoa da galera migrazio-saldoan.


Euskal biztanleriaren %9,4k bizileku aldaketaren bat egin du 2007. urtean zehar. Mugimendu hori %67an Euskal AE barruan izan da, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa.


Euskal AEn, guztira, 199.608 kasutan aldatu dira ohiko bizilekuak:


-Kopuru horretatik, 89.600 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.

-Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEko udalerrietan dituzten mugimenduak 44.978 izan dira.

-Era berean, kanpoko edo erkidegoz kanpoko 41.361 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal AEn duten mugimenduak dira horiek.

-Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 23.669 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomiaerkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek.


1. taula. Migrazio-mugimenduen eta saldoen bilakaera. Euskal AE.

Iturria: EUSTAT


Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2007. urtean AEko mila biztanletik 30,5 mugitu dira (‰37,5 Araban, ‰30,7 Bizkaian eta ‰27,1 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako autonomia-erkidegoetakoarekin erkatuta txikia da, azken hauetan mila biztanletik 51 mugitzen baitira.

AEra bertatik jasotzen dutena baino gehiago ekartzen duten erkidegoak hauek dira: Murtzia, Katalunia, Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Valentzia eta Aragoi.

Euskal AEko emigratzaileentzat, honako autonomia-erkidego hauek dira erakargarrienak, hurrenkera honetan: Kantabria, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Errioxa, Galizia eta Madril. Seiren artean, gure erkidegotik irtendako bi lagunetik bat hartzen dute.


Atzerriko nazionalitatea duten etorkinak, 2007. urtean, 28.928 pertsona izan ziren; gure erkidegora izandako sarreren %70. 2.000.ean hasi ziren migrazio saldo positiboak; harrezkeroztik Euskal AEn atzerritarren immigrazioen bolumena asko igo dela ikusi dugu. 2007. urtean atzerriko nazionalitatea duten etorkinen kopurua %19 hazi da; horien arteko 7.113 beste erkidegoren batetik etorri ziren.


Titulumailari dagokionez, lehen mailakoa dute immigrazioen %54k eta emigrazioen %52k; goimailako titulua emigrazioen %16k eta immigrazioen %15ek dute.


Emigratzaileen batez besteko adina, 35,1 urte, handiagoa da etorkinena (30,9) baino.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko migrazio saldo positiboa 2007an 17.000 pertsonaren gainetik dago, %22,4 hazi delarik

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2008/12/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004869_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali