100 urte edo gehiagorekin hildakoak %-22,2 urritu dira
2008ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.303 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %0,4 gutxiago, EUSTATen datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 531 lagun hil ziren, %-1,8; Bizkaian 2.341, %-0,9; eta Gipuzkoan 1.431, %+0,9.
4.303 hildakoetatik, 2.002, emakume, eta 2.301, gizon. Gizonezkoen heriotzak %2,3 gehitu ziren; emakumeenak %-3,4 jaitsi.
Hildakoen adinaz, %76,4k 70 urte edo gehiago zeuzkan; talderik jendetsuena 80tik 89ra, hildakoen %36,1. 100 urte edo gehiagorekin 28 pertsona hil ziren, 2007ko hiruhileko berean baino %22,2 gutxiago; horietatik %89,3 emakumeak.
2008ko bigarren hiruhilekoan hildakoen artean, 15 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 8 mutiko eta 7 neskato.
2008ko bigarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 1.120 laguneko biztanle-irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: +280 Araban, +423 Bizkaian eta +417 Gipuzkoan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández +Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus