2008ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien bat komunikabideen orrietara jotzen dute, gero aisiara, instituzionaletara, banku elektronikoetara eta bidaietara, Eustaten datuen arabera.
Web orri bisitatuena “elcorreodigital.com” da; Internet erabiltzaileen artean %12,2k jotzen dute bertara, 102.400 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %6,2, eta “marca.es”, %3,9.
Komunikabideen ondoren aisiarekin erlazionatutako mezularitzako orriak nabarmentzen dira, “hotmail.com”, esaterako, %4,4k aipatzen du Internet erabiltzaileen artean.
Euskal Administrazio Publikoak eta banku elektronikoek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2008ko bigarren hiruhilekoan
Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus” toki nabarmenean dago, aipamenen %3,3 , 27.800 bisita; “gipuzkoa.net”ek aipamenen %3,2 ditu
Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, %3,5ek aipatzen du; “bbk.es” %2,5ek eta “cajalaboral.es” %1,8k, lehengo hiruhilekoaren aldean jaitsi bada ere.
Nabarmentzekoa da “youtube.com” orriaren aurrerapena sailkapenean, 8.enetik 4.enera; “msn.es” lehenengo 10en artean sartu da, 22.800 aipamen, eta 32. izatetik 10. izatera etorri da.
Aurrerapen nabarmenak ere izan dituzte orri hauek: “deviajes.com”, 44.etik 16.era; “viajes.com”, 33.etik 17.era; “turismo.com” 27 postuz aurreratu da, 53.etik 26.era.
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean %97,5ek “google” bilatzailea erabiltzen du
Google da Euskadiko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,5ek, 15 urte eta gehiagoko 900.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %2k Yahoo eta %0,2k Terra Google-ren erabiltzaileak 2008ko bigarren hiruhileko honetan 40.000 gehiago dira.
Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2007ko IV. hiruhilekoa eta 2008ko II. Hiruhilekoa (milakotan)
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón +Tlf:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx