2009/02/09ko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2007


Debagoienak BPGren %4,42 erabili du I+Grako 2007an


Balio absolutuetan, Bilbo Handia dugu lider I+Gko gastuan, 389 milioi euro, Euskal AEko %36 ia



Debagoiena eskualdea -Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Arrasate/Mondragón, Oñati, Leintz-Gatzaga eta Bergarako udalerriek osatua- dugu lider I+Gko gastuari begiratuz gero; 2007an haren BPGren %4,42, Eustaten datuen arabera.


Euskal AEko I+Gko gastuaren batez bestekoa (%1,65) sei eskualdek gainditzen dute. Lau Gipuzkoakoak dira: Debagoiena (%4,42); Debabarrena (%2,60); Donostia (%2,12); eta Goierri (%1,98). Beste biak Bizkaikoak: Durangaldea (%1,82) eta Gernika-Bermeo (%1,81).


1. grafikoa: 2007ko I+Gko barne-gastua, BPGrekiko (%).

Iturria: Eustat eta Eurostat

Euskal AEko I+Gko gastuaren %76ren egikaritza lau eskualdetan kontzentratzen da


2007. urtean Euskal AEn 1.090 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan. Bilbo Handia, Donostia, Arabako Lautada eta Debagoiena 100 milioiren gainetik daude, I+Gko gastuan, eta denen artean Euskal AEko gastuaren %76 egikaritu zuten. Dedikazio osoko baliokidetzan ari diren langileez dihardugularik, eskualde horiek ikerketan ari diren ikertzaile, teknikari eta laguntzaileen %79 hartzen dute.


2. grafikoa: I+Gko barne gastuarn banaketa. Euskal AE, 2007 (milioi €)

Iturria: Eustat


Araba da I+Gko baliabiderik gehien eskualde bakar batean dituen herrialdea. Arabako Lautadako gastua, 118 milioi, herrialde osokoaren %84 da.


Bizkaian Bilbo Handia nabarmentzen da, 389 milioiko gastua, I+G egikarituaren %77. Durangaldeko gastua, 64 milioi, Bizkaikoaren %13 da.


Gipuzkoak du sakabanatze geografikorik handiena I+Gko baliabideei dagokienez. Donostiak -207 milioi- %46 hartzen badu ere, Debagoiena nabarmentzen da, 116 milioi, %26. Debabarrenak eta Goierrik bakoitzak %10 egikaritzen dute.

Gernika-Bermeo, Donostia eta Bilbo Handia dira finantzaketa publikorik handiena jasotzen duten eskualdeak. Denek gainditzen dute Euskal AEko batez bestekoa (%37,6), batez ere zentro teknologiko garrantzitsuak bertan direlako.


Eskualde guztietan baliabiderik gehienak Ingeniaritza eta Teknologiarako dira, Gernika-Bermeon eta Arabako Mendialdean izan ezik; azken hauetan Nekazaritza Zientziak (arrantza barne) eta Zientzia Medikoak nabarmentzen dira.


Emakumearen presentziari dagokionez, ikerkuntzan, Euskal AEko batez bestekoa %33 da; gainetik dira Arabako Mendialdea, Gernika-Bermeo; Bilbo Handia, Donostia, Arabako Lautada eta Markina-Ondarroa





Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Susana Rabuñal Mol
Tel.:+34-945-01 75 48 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Debagoienak BPGren %4,42 erabili du I+Grako 2007an

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2009/02/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004989_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali