HomeGaiakMigrazio mugimenduakPrentsa Oharrak Atzerrian jaiotako egoiliarrak...

2009/03/11ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA ETA ETXEBIZITZEN ESTATISTIKA 2006. Migrazio Mugimenduak

Atzerrian jaiotako egoiliarrak 115.000 arte hazi dira

Euskal AEtik kanpo jaiotakoen portzentajeak berdin dirau, baina jatorria aldatzen da

Azken 5 urteetan atzerrian jaiotako pertsonen kopuruak nabarmen egin du gora, 50.000tik 115.000ra, Eustaten datuen arabera. 601.541 egoiliar ez dira Euskal AEn jaio; alegia, biztanleriaren %28,2.

Halere, hauxe nabarmendu behar da: Euskal AEtik kanpo jaiotakoen ehunekoak egonkor dirau azken hamar urteetan, baina pertsona horien jatorria aldatu egin da. 1986 erreferentzia hartuta, beste erkidegoetan jaiotakoak -75.365 dira eta +95.765 atzerrian munduratu zirenak.

Gaztela eta Leon (%9,6), Extremadura (%2,4) eta Galizia (%1,7) dira Euskal AEn han jaiotakoen presentziarik handiena duten erkidegoak. Atzerrian jaiotakoen artean bost kontinenteetako 161 lurraldetako pertsonak daude; hauen arteko kolektiborik ugariena hegoamerikarrak dira, %42.

1. grafikoa. 2001etik 2006ra bitartean udalerriz aldatu den biztanleria, adin eta sexuaren arabera. Kopurua

graf0005029_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Biztanleriaren %45 inguru jaiotako udalerrian bizi da

Euskal AEko biztanleriaren %45 jaio zen udalerrian bizi da (sedentarioak); %23,5 beste erkidego batetik edo atzerritik etorri da, eta %32 Euskal AEko beste udalerri batera mugitzen da noizbait bizitzan (barne migratzaileak).

25-35 urteen artean aldatzen da jenderik gehien udalerriz, Euskal AEren barruan, baina gizonen artean aldaketa-garaia gehiago atzeratzen da, 40 urteak arte.

Euskal AEko mugikortasunak badu alderik hiru herrialdeetan. Bizkaiak biztanleria sedentario gutxiago du (%42,9); barne-migratzaileak %33,7 dira eta Euskal AEtik kanpo jaioak %23,4. Gipuzkoan biztanleria sedentarioagoa da (%47,7) eta Araba da Euskal AEtik kanpo jaiotako pertsona gehien (%32,2) diren eta barne-migrazio gutxien (%24,2) egiten diren herrialdea.

2. grafikoa.- Biztanleria migrazioarekiko erlazioaren arabera, eskualdeka 2006 (%)

graf0005029_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Eskualdeka, Markina-Ondarroa (%57,4) eta Urola-Kosta (%53,1) dira sedentariorik gehien dituztenak. Etorkin gehien dituztenak Arabako Errioxa (%40,1) eta Arabako Lautada (%34,5) dira.

Zenbait eskualdetan Euskal AEko beste udalerrietatik etorritakoen kopurua erdiaren gainetik dago: Plentzia-Mungian (%57,3) gaurko 50.628 biztanleetatik 28.989; 16.390 sedentarioak dira eta 5.263 etorkinak. Gauza bera gertatzen da Arabako hiru eskualdetan: Gorbeia inguruak (%51,1), Kantauri arabarra (%47,6) eta Arabako ibarrak (%39,4).

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Vázquez +Tlf:+34-945-01 75 34 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Atzerrian jaiotako egoiliarrak 115.000 arte hazi dira

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/07/2024
Eguneratze data : 
2009/03/11
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/28
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005029_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali