Metodologia-fitxa: Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura (Kod. 010154)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egiturari esker, Euskal AEko biztanleria ezagut daiteke, baita bere egitura eta biztanleen ezaugarri nagusiak ere: bizilekua, adina, sexua, egoera zibila, nazionalitatea eta jaioterria. Udal mailako eta udal mailaz azpiko datuak ematen ditu eta biztanleriak denboran zehar izandako bilakaera zehazten du.
3.2. Sailkapen-sistemak
EUSTATearen Lurralde-kodeak.
Kode eta izendegiak
3.3. Estaldura sektoreka
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egiturak bizilekua Euskal AEn duten pertsona guztiak jasotzen ditu.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Erreferentzia-datan Euskal AEn bizi den pertsona.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Eragiketa horrek aipatzen duen populazio-eremua erreferentziako datan erroldatze-bizilekua Euskal AEn duten pertsonak dira.
3.7. Eremu geografikoa
Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da. Informazioaren banakapen-maila lurralde historikotik biztanle-entitateraino doa.
3.8. Denborazko estaldura
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egituraren jatorria (lehen Biztanleen udal estatistika) «Biztanleria Eguneratzeko Udal Estatistika» da, 1991ko martxoaren 1ean Erroldatze Berritzea egin ostean sortu zena. 2011. urtean argitaratu zen lehendabizikoz populazioa, «Biztanleen Udal Estatistika», 2010eko urtarrilaren 1aren erreferentzia-datarekin. Ondoren, BUEa urtero argitaratu da.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2010. urtea da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak zenbaki absolututan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Biztanleriaren eta etxebizitzen erroldaren datuak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ematen dira. 2022. urtetik aurrera, baita uztailaren 1ean ere.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
Ez dagokio.
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Ez dagokio.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak urtero zabaltzen dira. 2022. urtetik aurrera, sei hilean behin ere bai.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
. Euskal AEko biztanleria, nazionalitatearen arabera (herrialde taldeak), lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
. Euskal AEko biztanleria, jaiotza-tokiaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
. Euskal AEko biztanleria jaiotze urteari jarraiki, Lurralde Historiko eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen eta jaiolekuaren arabera.
. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, adin-talde handien eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, sexuen arteko ratioaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.
. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, sexuaren eta biztanleria-dentsitatearen arabera.
. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen arabera, eta naziotasunaren herrialde-taldei jarraiki.
. Euskal AEko urtarrilaren 1eko biztanleria zenbatetsia, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko biztanleria lurralde-eremuaren arabera, sexuari eta aldaketen osagaiei jarraiki.
. Arabako biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.
. Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.
. Gipuzkoako biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.
. Biztanleria Arabako biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.
. Biztanleria Bizkaiko biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.
. Biztanleria Gipuzkoako biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.
. Euskal AEko biztanleak, 10.000 biztanle baino gehiagoko auzoen arabera, sexuari, adin-taldeei eta nazionalitateari jarraiki.
. Bakarrik bizi diren Euskal AEko biztanleak, adinaren eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko biztanleria bizileku-udalerrira iritsitako urtearen arabera lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, migrazioarekiko erlazioaren eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko etorkinak, jatorri-probintziaren eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko etorkinak, oraingo bizileku-udalerrira iritsitako urtearen, jatorri-erkidegoaren, lurraldearen eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko biztanleriaren batez besteko adina, lurralde-eremuen arabera, sexuari jarraiki.
. Euskal AEko biztanleriaren urteko hazkunde-tasa, lurralde historikoaren arabera (%).
. Euskal AEko biztanleria bizileku-udalerrira iritsitako urtearen arabera lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
. Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, egoera zibilaren eta sexuaren arabera.
. Euskal AEko biztanleria, egoera zibilaren eta adinaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
. Euskal AEko biztanleria egoera zibilaren eta adinaren arabera, bizi den udalerriari (> = 100.000) jarraiki.
. Euskal AEko biztanleria, nazionalitatearen eta egoera zibilaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
. Euskal AEko biztanleria jaiotze urtearen arabera, lurralde historikoari eta egoera zibilai jarraiki.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa.
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Euskal AEko biztanleria, lurralde eremuaren, adin betearen talde handien eta sexuaren arabera . 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleriaren ehunekoa, lurralde-eremuen, betetako adin-talde handien eta sexuaren arabera. 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria, lurralde eremuaren, jaioturtearen (urtea) eta sexuaren arabera . 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria, lurralde eremuaren eta jaioterriaren arabera. 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria ehunekoa, lurralde-eremuaren eta jaiolekuaren arabera. 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria, lurralde historikoaren, herrialde-taldeen, nazionalitatearen eta sexuaren arabera. 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria, lurralde eremuaren eta naziotasunaren araberako herrialde-taldeen arabera. 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria, lurralde historikoaren, bizileku-eremuaren eta sexuaren arabera . 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria, lurralde historikoaren, bizileku-habitataren eta sexuaren arabera . 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanle-dentsitatea, lurralde-eremuari jarraiki. 2001/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
Euskal AEko biztanleria zenbatetsia, lurralde historikoaren, sexuaren eta jaioturtearen arabera. 1976/01/01 - 2024/01/01 | 2024/11/20 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
LurDatarako taulak sortzen dira. LurDataren bidez, biztanleriari buruzko informazio estatistikoa lor daiteke, lurralde-xehetasun handiarekin, eta berezitasun honekin: erabiltzaileak erabakitzen du zein eremu geografiko ezagutu nahi duen.
Bestalde, Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
LurData
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Biztanleriaren eta etxebizitzen erolda. Biztanleriaren egiturak proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, koherentzia, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Eragiketaren datuak eta emaitzak eskuratu nahi dituzten erakunde nagusiak honako hauek dira:
- Ekonomia eta Ogasun Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Osasun Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Udalak
- Foru-aldundiak
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 5 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,21 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,44. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egituraren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena 10.000 biztanletik gorako udalerrietako auzoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Ez dagokio.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Ez dagokio.
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 10 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2023 urtean % 92 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 23 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Biztanleriaren datuak koherenteak dira EINek argitaratutakoekin (antzeko joerak dituzte).
15.4. Barne-koherentzia
Emaitzak Biztanleriaren Estatistika Erregistrotik lortzen dira, beraz, datuak elkarrekiko koherenteak dira.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 144000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Urtarrilaren 01eko argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusten. Uztailaren 01eko datuak behin behinean argitaratzen dira lehendabizi, eta urte amaieran berrikusten dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak eskuratzeko, Biztanleriaren Estatistika Erregistroaren oinarrian dagoen eta administrazio-izaera duen informazioa hartzen da abiapuntutzat, funtsean, biztanleen udal-erroldak eta Biztanleriaren Mugimenduen Erregistroak, baita jaiotzen, heriotzen eta ezkontzen buletinak ere.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Emaitzak Biztanleriaren Estatistika Erregistrotik lortzen dira, Euskal AEko biztanleen informazioa integratuta eta egunean duelako, hala udal-erroldetatik eta horietan erregistratutako biztanleria-mugimenduetatik datorrena, baita Erregistro Zibiletik jakindako jaiotzak eta heriotzak ere.
18.4. Datuen baliozkotzea
Ez da egiten datuen inolako baliozkotze gehigarririk aurretiaz, informazioa biltzen duten estatistika-eragiketen bidez jada baliozkotu direlako
18.5. Datuen bilketa
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egituraren datuak eskuratzeko, Biiztanleriaren Estatistika Erregistroko datuak gertaera-demografikoen kontabilitatera egokitzen dira (jaiotzak, heriotzak, barruko eta kanpoko migrazio mugimenduak).
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.
19. Oharrak