HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzek gora egin...

2009/03/27ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2008ko hirugarren hiruhilekoa

Heriotzek gora egin dute 2008ko hirugarren hiruhilekoan

2008ko uztail, abuztu eta irailean 4.249 lagun hil ziren; horietatik %52,6 gizonezkoak, %47,4 emakumezkoak.

Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko hirugarren hiruhilekoan 4.249 heriotza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %2,4 gehiago. Araban 499 lagun hil ziren, Bizkaian 2.343, eta Gipuzkoan 1.407.

Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.393 lagun hil ziren horiengatik (%32,8); ondoren, zirkulazio-aparatuko gaixotasunengatik, 1.077 heriotza (%25,3). Hirugarren, arnas eritasunak, zeinek 341 heriotza eragin baitzituzten hiru hileotan (%8,0).

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

2008ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen artean, 17 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 9 mutiko eta 8 neskato.

2008ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 1.168 laguneko biztanle-irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 320 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 399 eta Gipuzkoak 449.

graf0005042_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández +Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzek gora egin dute 2008ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2009/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005042_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali