2009/03/24ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK-Webak. 2008ko 4. hiruhilekoa
Sare sozial birtualak eta lana bilatzeko orriak sartu dira 20 web bisitatuenen artean
Prentsa digitalak jarraitzen du aurreneko postuetan, youtube.com hirugarren eta euskadi.eus, Eusko Jaurlaritzaren orria, laugarren.
2008ko laugarren hiruhilekoan “tuenti.com” agertu da web orri bisitatuenen artean, sare sozial birtuala da eta hamaikagarren dago, 18.600 aipamen eta kuotaren %2, Eustaten datuen arabera.
Lana bilatzeko orriak ere askoz gehiago bisitatzen dira; “inem.es” 105. izatetik 33. izatera pasatu da, eta “lanbide.net” 35.etik 19.era.
Hiruhileko honetan berriz ere, Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien bat komunikabideen orrietara jotzen dute, gero aisiara, instituzionaletara, banku elektronikoetara eta bidaietara, Eustatek landutako datuen arabera.
Arabako internautek turismo-webetara jotzen dute; Gipuzkoakoek bankuetara eta instituzioetara eta Bizkaikoek mezularitzara.
Web orri bisitatuena “elcorreodigital.com” da; Internet erabiltzaileen artean %12,3k jotzen dute bertara, 117.100 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %7, eta “marca.es”, %3,8.
Komunikabideen ondoren aisiarekin erlazionatutako mezularitzako orriak nabarmentzen dira, “youtube.com” orrian 54.400 sarrera izan dira, guztien %5,7; “hotmail.com” %4,4k aipatzen du Internet erabiltzaileen artean.
Euskal Administrazio Publikoak eta banku elektronikoek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2008ko laugarren hiruhilekoan
Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus” toki nabarmenean dago, aipamenen %4,5, 42.700 bisita, 14.900 gehiago urte bereko bigarren hiruhilekoaren aldean; laugarren kokatzen da.
Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, %3,8k aipatzen du; “bbk.es” %2,1ek eta “cajalaboral.es” %1,7k.
Aipatzekoa da “ocioyturismo.com” eta “musicasi.com” nola agertu diren orri nagusien artean, aurretik aipatzen ez zirelarik; 31. eta 35. daude.
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean %97,6k “google” bilatzailea erabiltzen du
Google da Euskadiko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,6k, 15 urte eta gehiagoko 919.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %2,k Yahoo eta %0,4k besteren bat. Google-ren erabiltzaileak, 2008ko laugarren hiruhilekoan 18.000 gehiago izan dira.
1. taula Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2008ko II. eta IV. hiruhilekoak.
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
+Tlf:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx