2009/04/24ko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2007. urtea
2007. urtean Euskal AEn hildako pertsonen batez besteko adina 76,8 urte izan zen, 1990ean baino sei urte gehiago ia
Hilak 19.252 izan ziren, aurreko urtean baino % 4 gehiago.
Hildakoen batez besteko adina 76,8 urtekoa izan zen; 1990ean, aldiz, 71 urtekoa zen, hots, 5,8 urteko gehikuntza jazo da, Eustaten datuen arabera. Sexuka, gizonezkoak 73,1 urterekin hil ziren, batez beste; emakumezkoak 80,9rekin; 100 urte eta gehiagorekin hilak 202; 1997an, 96.
2007an, 19.252 lagun hil ziren Euskal AEn, 10.021 gizonezko eta 9.231 emakumezko. %4ko gehitzea, 2006. urtearen aldean.
Jaiotakoak hilak baino 1.344 gehiago izan ziren; hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 2006an baino txikiagoa, halere Herrialdeka, saldo positiboak izan dira Araban eta Gipuzkoan, 613 eta 953 biztanle gehiago; Bizkaiari dagokionez, aldiz, jaiotakoak hildakoak baino gehiago izan dira (-222).
Haurren heriotza-tasari dagokionez, milako urtebetetik beherako 4,3 hil ziren. Jaioberrien heriotza-tasak, bizitzako lehen 28 egunetan hiltzen direnenak, 66 heriotza zenbatu zituen; jaioberrien heriotza goiztiarrek 46 eragin zituzten, lehen astean gertatzen diren heriotzek; horietarik 16 lehen 24 orduetan. Urtebetetik beherakoen artean, mutiko (47) gehiago hil ziren neskato (41) baino.
Heriotzen %60, tumoreak eta zirkulazio aparatuko gaixotasunek eraginda
Tumoreek eragin zituzten heriotzen % 30,2, hots, 5.812; zirkulazio aparatuko gaixotasunek %29,7 (5.710), eta hirugarren tokian, urrunago bada ere, arnas aparatuko gaixotasunek %9,6 (1.854).
Heriotza-arrazoiaren banaketa ez da berdina sexuaren arabera; izan ere, gizonezkoen artean, tumoreak zirkulazio-aparatuko gaixotasunen gainetik daude; emakumezkoen artean, lehen arrazoia gaixotasun kardiobaskularrak dira, eta bigarren tokian, tumoreak daude.
Halaber, adinaren arabera ere izan ziren aldeak heriotza-kausetan. Urtebetetik beherakoen artean, heriotza ohikoenak jaiotza-inguruko gaixotasunek eta malformazio kongenitoek eragiten zituzten; 34 urte arte, heriotza-kausa nagusiak kanpokoak izan ziren; 35 urtetik 74 urtera, tumoreak, eta 75 urtetik aurrera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak.
Kanpo-arrazoiengatiko heriotzen artean, zirkulazio-istripuak (145 hildako) eta suizidioak (178) aipatu behar dira. Bi kasu horietan, emakumezkoak baino gizonezko gehiago hiltzen da: 108 gizonezko eta 37 emakumezko, zirkulazio-istripuengatik, eta 129 gizonezko eta 49 emakumezko, suizidioengatik.
1. grafikoa: Heriotzak, kausaren eta sexuaren arabera (%)
Iturria: EUSTAT
1. taula: Heriotzak sexuka, kausaren arabera
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx