2009/05/18ko prentsa-oharra
HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK (HKK), 2009ko 1. HIRUHILEKOA
Euskal AEko BPG %-2,5eko tasaz jaitsi zen 2009ko lehenengo hiruhilekoan
Nazioarteko ekonomiaren bilakaeraz bat, hiruhileko arteko jaitsiera %-1,7 izan da
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ekonomiak sortutako BPGk %-2,5eko bilakaera erreal negatiboa izan du 2009ko lehenengo hiruhilekoan, 2008ko aldi beraren aldean. Urteko lehen hiruhileko honetan izan da urte arteko lehen hazkunde negatiboa; izan ere 2008ko laugarrenean %+0,4koa eduki genuen.
Hazkundea negatiboa izanik ere, datuok Espainiakoak (%-2,9), Euro 15-eremukoak (%-4,6, Europar Batasunekoak (%-4,4) eta AEBtakoak (%-2,6) baino hobeak dira.
2008ko laugarren hiruhilekoaren aldean, BPGren hiruhilekoen arteko jaitsiera %-1,7 da. Jarraiko bigarren hiruhilekoa da, hiruhilekoen arteko tasa negatiboak dituena. Hiruhileko arteko aldakuntza hori %-1,8 izan da Espainian, %-2,5 27-EBn eta Euro 15ean, %-1,6 AEBn.
1. grafikoa. BPG m/p. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)
Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.
Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak, Eustat. Estatuko datuak: INE EB-27ko, Euro-15 eremuko eta Estatu Batuetako datuak: EUROSTAT
Sektore eskaintzaileen artean, zerbitzuek (%+0,4) eta lehen sektoreak (%+8,4) hazkunde positiboak izan dituzte; urte artean, industria (%-8,4) eta eraikuntza (%-2,4) jaitsi egin dira. Hiruhileko honetako industriaren jaitsierak eragin handia izan du BPGren bilakaera negatiboan.
Eraikuntzak urte arteko %-2,4ko hazkunde tasa negatiboa izan du; eraikinen azpisektorearen bilakaera negatiboa ez du konpentsatu obra zibilaren bilakaera hobeak.
Zerbitzuek oro har hazkunde positibo apala izan dute, baina merkatuko eta ez-merkatuko zerbitzuen bilakaerak oso ezberdinak izan dira. Merkatuko zerbitzuek, industria eta kontsumo pribatuekin lotuta, hazkunde tasa negatiboak dituzte, bai urte artean (%-1,0), bai hiruhileko artean (%-2,7). Erabat bestela, Ez-merkatuko zerbitzuek aurreko hiruhilekoetako hazkunde-erritmo biziari eutsi diote, urte artekoa %6,9 delarik.
1. koadroa. BPG m/p. Eskaintza. Bolumenindize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak (*) Euskal AE
(*) Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.
Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak. Eustat
Eskariaren aldetik azpimarratzekoa da Barne-eskariaren murrizketa, urte arteko %-2,7; kanpo-saldoaren ekarpena positiboa da.
Osagaien arabera aztertuz gero, Familia-etxeen azken kontsumoak (Kontsumo Pribatua) %-3,5eko urte arteko hazkunde-tasa negatiboa izan du; aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko hiru puntuko jaitsiera dago; inbertsioarekin batera, barne-eskaria da gehien mantsotzen dena.
Herri Administrazioetako Azken Kontsumoko Gastuak (Kontsumo Publikoak), aurreko hiruhilekoetan bezala, %6,7ko hazkundea izan du.
Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) ehuneko hiru puntu eta erdiz baino gehiagoz murrizten da aurreko hiruhilekoaren aldean (%-5,8), eraikuntza eta ekipo-ondasunen bilakaerengatik.
2. koadroa. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak (*) Euskal AE
(*) Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.
Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak. Eustat
Esportazioak guztira %-7,5 jaitsi dira eta Inportazioak %-7,4; alegia, gure kanpo-saldoak ekarpen positibo apala egin dio ekonomiaren hazkundeari.
Enplegu landunaz, 2009ko lehen hiruhileko honetan hogeita bat mila enplegu pasa galdu dira; urte arteko enplegu-galera %-2,5 da. Sektore guztietan daude urte arteko bilakaera-tasa negatiboak: eraikuntzan (%-8,5) eta industrian (%-4,8) handienak, eta apalagoak zerbitzuetan (%-0,6) eta lehen sektorean (%-3,0).
BPGk lurralde historikoetan duen bilakaerari dagokionez, 2009ko lehen hiruhilekoan bada alderik: Araban jaitsi da gehien (%-3,5), Gipuzkoan (%-2,5) eta Bizkaian (%-2,2).
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jóse Javier Aramburu
+Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx