Metodologia-fitxa: Hiruhileroko kontu ekonomikoak (Kod. 170115)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Hiruhileko Kontu Ekonomikoak eragiketak (aurrerantzean, HKE) Euskal AEko Kontu Ekonomikoek estatistika-eragiketaren datuak aurreratzen ditu urtero, eta, informazio koiuntural osagarri gisa, urtekoa baina maiztasun handiagoa duten adierazle ekonomikoak erabiltzen ditu. Informazio koiunturala modelizatu egiten da, Euskal AEko ekonomiaren makromagnitude nagusien hiruhileko zenbatespena lortzeko, eskaintzaren, eskariaren eta enpleguaren ikuspegitik.

Zenbatetsitako aldagai nagusiak hauek dira:
 - Eskaintza-sektoreen balio erantsia, produktuen eta BPGd-ren gaineko zerga garbiak (Euskal AE eta lurralde historikoak BPGd-ren kasuan). Prezio korronteak eta indize kateatuak.
- Azken kontsumoaren gastua, kapital-eraketa gordina, esportazioak eta inportazioak (Euskal AE). Prezio korronteak eta indize kateatuak.
- Lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuak (Euskal AE eta lurralde historikoak).

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009

JESN-2009. Egitura osoa

3.3. Estaldura sektoreka

HKEek BPGd-ren osagai nagusiak estaltzen dituzte eskaintzaren, eskariaren eta enpleguaren ikuspuntutik.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Estatistika-unitatea egiten den analisi ekonomikoaren arabera definitzen da. Jokabide ekonomikoa aztertzeko, erakunde-unitatea erabiltzen da. Unitate hori erabaki ekonomikorako oinarrizko zentroa da, eta portaera-uniformetasuna eta erabakitzeko autonomia ditu ezaugarri nagusi gisa. Antzeko portaera ekonomikoa duten erakunde-unitateak erakunde-sektoreetan biltzen dira.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Eragile ekonomikoek beraien eremu geografikoan duten jarduera biltzen duen sintesi-eragiketa da HKE.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AE eta hiru lurralde historikoak.

3.8. Denborazko estaldura

BPGd eta horren osagaiak, eta Euskal AEko enplegua, 1995eko lehen hiruhilekoaz geroztik.
Lurralde historikoen mailako zenbatespenak, 2000. urteko lehen hiruhilekotik.

3.9. Oinarri-aldia

Bolumen-kateatuaren indizeen erreferentziako urtea 2015 da.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Prezio korronteak milaka eurotan neurtzen dira.
Enplegua lanaldi osokoen lanpostu baliokide gisa neurtzen da.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentziako aldia argitalpen-dataren aurreko hiruhileko naturala da. Batez besteko desfasea hilabetekoa baino txikiagoa da Aurrerapenean, eta bi hilabete ingurukoa, HKEaren kasuan.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

HKEan eginiko metodologia-aldaketaren erreferentziako esparrua Batzordearen 98/715/EE erabakia izan da. Erabakiko I. eranskineko I. zatian, argi eta garbi adierazten da bolumena neurtzeko kateatutako serieak sartzea urteko kontuei soilik dagokiela. Dena den, azpimarratzen da hiruhileko datuen eta urteko datuen artean koherentzia egoteko oinarrizko printzipioa bete behar dela. Horregatik, estatistika-erakunde ofizial desberdinei eskatzen zaie kateatzea ere ezar dezatela beren hiruhileko kontuetan.

Batzordearen 98/715/CE erabakia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Ez dagokio.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak hiru hilean behin zabalduko dira (aurretiazko Aurrerapenarekin).

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

- Datuak: Estatistika-taulak, prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak eta datu-bankua, honako honi buruz:
     Euskal AEko BPGd, hiruhilekoka, eskaintzaren eta eskariaren osagaien eta lurralde historikoaren arabera: bolumen kateatuaren indizea eta prezio korronteak.
     Lanaldi osokoen lanpostu baliokideak Euskal AEn, hiruhilekoka, eta jarduera-adarraren eta lurralde historikoaren arabera.

- Metadatuak:
   - Metodologia eta kalitatea:
           Metodologia-fitxa.
           Kalitate-fitxa.
           Ohar metodologikoa.
           Hiruhilekoko kontu ekonomikoak.
           Oinarri-aldaketa 2010. Ohar metodologikoa.
           Kontu ekonomikoen serieak kateatzea.
  - Definizioak
  - Kodeak eta nomenklaturak:
           JESN-2009. Egitura osoa.

Hiruhileroko kontuak

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

HKEan EUROSTATek proposatutako honako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

HKEen erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Lehendakaritza (Eusko Jaurlaritza)
- Ekonomia eta Ogasun Saila eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak
- Enpresa-erakundeak eta sindikatuak
- Merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberak
- Euskal AEko eta inguruko unibertsitateak
- Zuzendaritza eta analisi sozioekonomikoko aholkularitza-enpresak
- Prentsa (interes propioa eta dibulgazioa)
- Identifikatu beharreko beste erabiltzaile batzuk

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 5 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Hiruhileroko Kontabilitateak kontabilitateko koherentzia eta oreka-printzipioak ziurtatzen ditu, urteko kontabilitatea bezala 2010eko Kontuen Europako Sistemaren (KES-10) markora doitzen delako.

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, HKEen tauletako emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Ez dagokio.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dagokio.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

BPGd-ren aldakuntzaren desbideratzearen adierazlea, HKEetan lortutako BPGd-ren behin-behineko zenbatespenaren eta Kontu Ekonomikoak eragiketak geroago emandako aurrerapen-zenbatespenaren arteko desbiderapena neurtzen da (ehunekotan).
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Desbideratzea BPGaren aldakuntzan: % 0,10
Iturri-kopurua: 32

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 1 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

HKE eragitea nazioartean konparagarria den kontabilitate-esparru bat da, Kontuen Europako Sistemaren (KES) arabera egiten baita. KESaren helburua kontabilitate-arauak harmonizatzea da, Europar Batasuneko estatu kideen kontu ekonomikoen konparagarritasuna ziurtatzeko.
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 29 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

HKE Eustaten Kontu Ekonomikoak estatistika-eragiketarekin lotuta daude. HKEen helburua hiruhileko zenbatespenak lortzea da, Euskal AEko Urteko Kontu Ekonomikoetan lortutako agregatu makroekonomikoen urteko zenbatespenetatik abiatuta.

15.4. Barne-koherentzia

HKEetan jasotzen diren zenbatespen guztiak elkarrekiko erabat koherenteak dira, metodologia komuna erabiltzen dutelako eta Kontu Ekonomikoen kontabilitate-sistemara doituta daudelako.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 116400 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Adierazle koiunturalak etengabe berrikusten eta baliozkotzen dira eta aldian-aldian sartzen dira aurreikuspen-potentziala maximizatzeko egokitzat jotzen diren aldaketak.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak beste emaitza estatistiko batzuen bidez lortzen dira. Zehazki, bi datu-iturri mota edo, kasu honetan, zenbatespen erabiltzen dira: estatistika-eragiketa desberdinak (Eustatek edo beste erakunde eskudun batzuek eginak) edo administrazio-iturriak.

Besteak beste, honako adierazle sinple hauek nabarmentzen dira (horietatik, hiruhilekoko aldizkakotasunerako adierazle koiunturalak zenbatesten dira):
- Aurrekontu-betearazpenaren Estatistika (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila).
- Osakidetzaren Kontabilitate Orokorra (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila).
- Nekazaritza Sektorearen Kontu Ekonomikoak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila).
- Gizarte Segurantzako afiliazioa (Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa).
- Zerga-bilketa (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila).
- Kontsumoko Prezioen Indizea (EIN).
- Industria Produkzioaren Indizea (Eustat).
- Industria Produkzioaren Indizea (EIN).
- Industria Prezioen Indizea (Eustat).
- Eraikuntzaren Koiunturako Indizea (Eustat).
- Eraikuntzaren Kostuen Indizea (Eustat).
- Txikizkako Merkataritzaren Indizea (Eustat).
- Zerbitzuen Koiunturako Indizea (Eustat).
- Azalera handietako eta elikadura-kateetako merkataritza-indizea (Eustat).
- Kanpo Merkataritza arloko Estatistika (Eustat).
- Esportazio eta Inportazioentzako Unitate Balioen Indizeak (Espainiako Bankuko Estatistika-buletina).

Eragiketa honen bitartez hiruhileko datu bihurtu nahi diren urteko datuak Kontu Ekonomikoak (Eustat) estatistika-eragiketatik datoz.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Hiru hilekoa

18.3. Datu-bilketa

Informazioa honako baliabide hauek erabiliz biltzen da:
- Internet bidez, beharrezko den informazioa eskuz hartuz, zenbait erakunderen webguneetatik (ENI (INe), Espainiako Bankua, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritza eta abar).
- Posta elektronikoz, informazioa web bidez eskuragarri ez dagoenean dena delakoarengatik, hala nola informazioa eskatzen den eguna, informazioa zuzenean ez zabaltzea eta abar.
- Zuzenean hartzea Eustaten barne-zerbitzarietan.

18.4. Datuen baliozkotzea

Hiruhileko adierazle koiunturalak adierazle sinpleetatik abiatuta eraikitzen dira, bai gordinak eta bai egutegiaren arabera zuzenduak eta urtaro-osagaia kenduta. Adierazle konposatuak etengabe berrikusten eta baliozkotzen dira eta aldian-aldian sartzen dira aurreikuspen-potentziala maximizatzeko egokitzat jotzen diren aldaketak.

18.5. Datuen bilketa

Datarengatik informazioa eskuragarri ez dagoen informazio-iturrietan, zenbatespenak eta aurreikuspenak egiten dira.

Adierazleak aurreikusteko fasea oso bizia da Hiruhilekoko Kontuen Aurrerapena lortzeko, izan ere, zenbatespena hiruhilekoko lehen hilabetean zehar egiten da (T + 30 baino lehenago argitaratzen da aurrerapena). HKEen zenbatespen-fasean, aurrerapenerako egindako aurreikuspen gehienak argitaratutako zenbatespenekin ordezkatzen dira.

18.6. Doikuntza

«Ohar metodologikoa. Hiruhileko kontu ekonomikoak» dokumentuan Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak prestatzeko jarraitu den prozesua laburki deskribatzen da. Dokumentu horretan honako gai hauek jorratzen dira: adierazleen diseinua; seinaleak ateratzea (adierazle-serieak linealizatzea eta serie linealizatuetako seinaleak ateratzea) eta dagozkien urteko serieen denbora-banakapena egitea.

Ohar metodologikoa. Hiruhileko kontu ekonomikoak

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus