2009/05/27ko prentsa-oharra
INDUSTRIA ESTATISTIKA-ESKUALDEAK 2007. urtea
Goierri, Markina-Ondarroa eta Kantauri Arabarra eskualdeak izan ziren lider Euskal AEko 2007ko industri hazkundean
Industri aberastasunaren erdia eta enpleguaren %46,7 hiru hiriburuak barne dituzten hiru eskualdeetan kontzentratzen dira
Hiru eskualde, bat herrialde bakoitzean izan ziren lider Euskal AEko 2007ko industri hazkundean: Goierri (%25,9), Markina-Ondarroa (%23,7) eta Kantauri Arabarra (%19,9), Eustaten datuen arabera. Hiruren artean industriaren balio erantsiaren hazkundearen %25 ekarri zuten. Zeharo beste muturrean Enkarterriak (%-23) eta Arabako Errioxa (%-4,2) ditugu, balio erantsian hazkunde negatiboak izan dituzten bakarrak.
Hiriburuek eta haien inguruek industri aberastasunaren ia erdia sortzen darraite, 2006an baino zertxobait gutxiago bada ere. Bilbo Handiak, Arabako Lautadak (Gasteiz barne da) eta Donostialdeak 2007ko industri balio erantsiaren %49,2 sortu zuten. Bilbok %25,7, Lautadak %12,4 eta Donostialdeak %11,1. Hiruren artean 119.251 pertsona enplegatzen zituzten industrian; alegia, hiru herrialdeetan industriaren sektorean okupatutako pertsonen %46,7.
Gipuzkoak du hazkunderik handiena (%7,6); eskualde guztiak hazkundeekin dituen herrialde bakarra da. Goierriz gain, Tolosan (%9,6), Deba Barrenan (%6,7) eta Deba Goienean (%6) hazkundeak Euskal AEko batez bestekoaren gainetik izan dira; herrialdeko balio erantsiaren %54 eta Erkidegokoaren %20,7 ekarri zuten. Donostialdeak izan zuen herrialdeko hazkunderik txikiena (%0,6); haren ekarpena (%29) osotasunera txikiagoa da hiriburuak barne dituzten beste eskualdeetakoa baino.
Bizkaia izan da hazten bigarren, %5,4 eta Euskal AEko balio erantsi industrialaren %41,6 sortu zuen; sektore horretan 103.715 pertsona enplegatu zituen (%41,3). Markina-Ondarroak du hazkunderik handiena (%23,7); ondoren Arratia-Nerbioi (%11,4) eta Durangaldea (%11,1). Bilbo Handia, herrialdeko industri aberastasunaren %62, batez bestekoaren azpitik hazi zen, %3,6. Balio erantsian hazkunde negatiboa izan duen bakarra Enkarterriak dira (%-23); Erkidegoko emaitzarik kaxkarrenak dira.
Arabak %4,3ko hazkundea izan zuen 2006an eta Euskal AEko industriak urtean sortutako industri aberastasunaren %20,4 ekarri zuen. Hazkunderik handienak izandako eskualdeak Kantauri Arabarra (%19,9) eta Arabako Mendialdea (%14,6) izan ziren. Beste aldean Errioxa (%-4,2) eta Gorbeia Inguruak (%-0,3) ditugu. Lautada, non hiriburua dagoen eta non eskualdeko industri balio erantsiaren %61 sortzen den, %2,3 hazi zen.
Euskal AEko industriako langileak 2007. urtean 255.294 ziren. Horien arteko %46,7 Lautadan, Bilbo Handian eta Donostialdean ari zen. Langile hazkunderik handiena Durangaldean izan zen, 2006an baino 1.164 enplegu gehiago.
Eskualdeka, hazkunderik handienak hauek izan zituzten: Arabako Mendialdea (%14,4), Markina-Ondarroa (%7,4) eta Tolosa (%5,9), zein bere herrialdean. Bost eskualdetan industri enplegua galdu zen 2006aren aldean: Deba Goiena, Gorbeia Inguruak, Bidasoa Beherea, Enkarterriak eta Donostialdea.
Industriako langile okupatuak eta balio erantsia faktoreen kostuetan, eskualdeka. 2007. Euroak milakotan.
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula Lazkano
Tel.::+34-945-01 75 09 Faxa::+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp