2009/06/18ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2009
Prentsa digitalak 2009ko web bisitatuenen artean eutsi dio
“tuenti.com” gizarte sare birtuala sendotu egin da rankingean, seigarren agertzen delarik
2009ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera, Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien bat komunikabideen orrietara jotzen dute, gero aisiara, instituzionaletara, banku elektronikoetara eta bidaietara, Eustaten datuen arabera.
“tuenti.com” orriaren sendotzea nabarmentzekoa da, sare sozial birtual hau 2006an sortu eta seigarren dago, 38.900 aipamen eta kuotaren %4,1; 2008ko laugarren hiruhilekoan baino 20.300 bisita gehiago..
Aurrerapen nabarmenak orri hauek ere izan dituzte : “bilbao.net”, 139.etik 51.era; “noticiasdegipuzkoa.com”, 118.etik 46.era; “ikea.es” 47 postuz aurreratu da, 102.etik 55.era.
Arabako internautek turismo, musika eta kirol webetara jotzen dute; Gipuzkoakoek bankuetara eta instituzioetara eta Bizkaikoek aisia eta gizarte sare birtualetara.
Web orri bisitatuena “elcorreodigital.com” da oraindik ere; Internet erabiltzaileen artean %13,5ek jotzen dute bertara, 126.500 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %6,6, eta “marca.es”, %4,5.
Komunikabideen ondoren aisiarekin erlazionatutako orriak nabarmentzen dira, “youtube.com” orrian 44.900 sarrera izan dira, guztien %4,8; “tuenti.com” %4,1ek eta “hotmail.com” %3,2k aipatzen du Internet erabiltzaileen artean.
Euskal Administrazio Publikoak eta banku elektronikoek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2009an
Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus” toki nabarmenean dago, aipamenen %4,4 , 41.200 bisita, bosgarren rankingean. Osakidetzaren orria 20. dago; aipamenak, 9.300.
Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, %3,6k aipatzen du; “bbk.es” %2,3k eta “cajalaboral.es” %1,6k.
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %98k “Google” bilatzailea darabil.
Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,9k, 15 urte eta gehiagoko 940.200 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %1,8k Yahoo eta %0,3k besteren bat. Google-ren erabiltzaileak 2009an lehen baino 20.000 gehiago pasa dira.
Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2008ko IV. hiruhilekoa eta 2009
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
+Tlf:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp