2009/06/24ko prentsa-oharra
ASISTENTZIA MEDIKOFARMAZEUTIKOKO ASEGURU LIBREKO ENTITATEEN ESTATISTIKA (ALE) 2007. URTEA
2007an, Euskal AEn, %9,4 ugaritu ziren aseguru mediko pribatua zuten pertsonak
Gehien ugaritu direnak banakako edo familia-polizak dituzten aseguratuak izan dira (%10,2)
377.364 pertsonak zuten asistentzia sanitarioko aseguru mediko pribaturen bat kontratatua Euskal AEn ari diren enpresekin 2007an; aurreko urtearen aldean %9,4ko hazkundea da, Eustaten datuen arabera. Hazkunde hau azken urteetako altuena da, 2004an aseguratu-kopuruaren hazkunde aurrerakorraren fasea hasi zenetik.
Aseguratu gehienek (%48,3k), banakako edo familia-poliza dute kontratatua; ondoren aseguru kolektiboak datoz (enpresa batek bere langileentzat zuzenean kontratatuak edo beste kolektibo zehatzen bat, %35,6) eta mutualitate publikoak (%16,1).
1. grafikoa: Aseguratu kopurua poliza-motaren arabera (1997-2007)
Iturria: Eustat
Aurreko urtean bezala, aseguratu-kopurua asistentzia sanitarioaren mota guztietan igo da; banakako edo familiarra da gehien (%10,2) hazi dena 2007an 2006aren aldean; ondoren asegurua kolektiboak (%9,4) -azken zortzi urteetan gehien hazitakoak- eta mutualitate publikoak (%7,2).
Aseguratu gehien-gehienek (%97k) asistentzia sanitario orokorra kontratatu du aseguru medikoarekin, zeinak barne baititu lehen artatzea eta ospitalekoa, eta %3k artatze espezifikoa (lehen artatzea, espezializatua edo hortzekikoa).
Asistentzia sanitarioaren aseguru-sektorean bildutako primen kopuru osoa 2007an 202,9 milioi euro izan zen, gutxi gorabehera estatukoaren %4 eta Euskal AEko BPGren %0,3. Lehengo urtearen aldean primen kopurua %9,2 hazi zen, Estatukoen hazkundearen (%9,9) azpitik.
Aseguratuek 1.285.385 kontsulta mediko egin zituzten (2006an baino %2,2 gehiago), medikuko 3,4 bisitaldi. Hona hemen espezialitate jendetsuenak: traumatologia, tokoginekologia, pediatria eta oftalmologia. Aseguratuen ospitalizazioak 52.205 izan ziren, 3 eguneko batez besteko egonaldiarekin, eta interbentzio kirurgikoak 35.219, gehienak kirurgia orokorrean, traumatologian, ginekologian eta oftalmologian.
1. taula: Asistentzia mediko-farmazeutikoko ALEen bilakaera
Euskal AEko iturria: Eustat
Estatuko Iturria: ICEA (Investigación cooperativa entre entidades aseguradoras y fondo de pensiones)
Ohar metodologikoa: Estatistika honek Euskal AEn establezimenduren bat duten asistentzia mediko farmazeutikoko aseguru libreko erakundeen informazioa jasotzen du.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
+Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp