2009/07/06ko prentsa-oharra
Kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 2009ko 1. hiruhilekoa
2009ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %-3,5 jaitsi ziren urte arteko tasan
Inportazioetan jaitsiera handiagoa da %-9,7
2009ko lehen hiruhilekoan bai esportazioen, bai inportazioen prezio unitarioak, Balio Unitarioaren Indizeetan eta urte arteko tasetan neurtuak, jaitsi egin dira, Eustaten datuen arabera. Inportazioen prezioen jaitsiera handiagoa izan da (%-9,7) esportazioena (%-3,5) baino.
Aurreko hiruhilekoaren aldean inportazio prezio unitarioen jaitsiera (%-10,9) handiagoa izan da, baita ere, esportazioena (%-4,7) baino.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako helburu ekonomikoaren araberako Balio Unitarioaren Indizeak. 2009ko lehen hiruhilekoa
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuz gero, esportazio prezioaren urte arteko jaitsiera ondasun-mota guztietan gertatu da. Jaitsiera areago gertatu da tarteko ondasun (%-4,4) eta kontsumokoetan (%-2,0) kapitalekoetan (%-0,4) baino.
Inportazio prezio unitarioaren jaitsiera handiagoa izan da, tarteko ondasunen prezioen jaitsierak (%-11,7) eraginda. Hauek, berriz, tarteko produktu energetikoen inportazio prezioen atzerakada nabarmenaren (%-23,2) mende izan dira. Bai kontsumoko ondasunek (%+3,8), bai kapitalekoek (%+0,5) igoerak izan dituzte inportazio prezio unitarioetan.
Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, lehen hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko berekoen aldean, txikiagoak izan dira eremu guztietan. %-6,7 jaitsi dira munduko gainerakoan eta %-3,0 euro eremuan. Prezio jaitsiera txikiagoa izan da 27-EBra (%-2,5) eta ELGEra (%-2,6) bideratutakoetan.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak eremu geografikoen arabera. 2009ko 1. hiruhilekoa
Inportazio prezioen jaitsierak, urte arteko tasetan, oro har areagokoak izan dira eremu guztietan, munduko gainerakoa (%-15,0) nabarmentzen delarik, petrolio prezioaren jaitsierak eraginda. Euro eremuko inportazio prezioetan (%-7,1), 27-EBkoetan (%-5,2) eta ELGEkoetan (%-6,1) ere jaitsierak izan dira.
Lehengo hiruhilekoaren aldean, inportazio prezioen jaitsierak antzekoak eta orokorrak izan dira eremu geografiko guztietan; esan behar da 27-EBn eta ELGEn ia bikoiztu direla. Esportazioetan prezio unitarioen jaitsiera areagokoa da gainerako herrialdeetarakoetan (%-6,2), euro-eremuan (%-2,5) eta 27-EBn (%-2,8) baino.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak. Urte arteko tasak (Joera)
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
+Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx