Metodologia-fitxa: Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak (Kod. 182532)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak eragiketari esker (aurrerantzean UBI), balio unitarioko prezioen indizeak egin daitezke ondasun moten multzoen gainean, homogeneotasun gehiago edo gutxiagokoak izan daitezkeenak, Euskal AEko inportazioen eta esportazioen prezioen eboluzioa neurtzeko. Halaber, UBIak deflaktore gisa erabiltzen dira kanpo-merkataritzan, euro konstanteetan.
Hauek dira UBIak ikertutako aldagai nagusiak: Oinarrizko mailak honako ezaugarri hauen arabera bereizitako ondasun multzoak dira: fluxua (esportazioa/inportazioa), geografia-abiapuntua/-helmuga, NMSE sailkapena (hiru digiturekin), Erabilera Taldea (4 digiturekin) eta unitatea.
3.2. Sailkapen-sistemak
Europar Batasunaren nomenklatura konbinatua (NK) eta muga-zerga integratua (TARIC).
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.
Nazioarteko Merkataritzarako Sailkapen Uniformea, 4. berrikuspena (CUCI).
Erabilera-taldeak (ET).
Herrialdeen nomenklatura kanpo-merkataritzaren estatistiketarako. GEONOM.
2020/1577 (EB) Erregelamendua, muga-zergen nomenklaturari eta muga-zerga arruntei buruzkoa
JESN-2009
CUCI-kapituluak
Erabilera-taldeak
Herrialdeen nomenklatura kanpo-merkataritzaren estatistiketarako. GEONOM.
3.3. Estaldura sektoreka
Euskal Autonomia Erkidegoaren (Euskal AE) eta atzerriaren arteko salgaien inportazio- eta esportazio-eragiketa guztiak barne hartzen dira, 3.2 apartatuan aipatutako produktuen sailkapen askotarikoen arabera.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Salgaien esportazio- eta inportazio-eragiketen balio unitarioak.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Populazio-eremua dira Euskal AEn abiapuntua/helmuga duten salgaien esportazio- eta inportazio-eragiketen balio unitarioak, Espainiako gainerako tokiekiko merkataritza kanpo utzita.
3.7. Eremu geografikoa
Lurralde-eremua Euskal AE da.
3.8. Denborazko estaldura
2000. urteaz geroztiko datuak daude eskuragarri.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2005 urtea da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Indizeak eta aldakuntza-tasak ehunekotan adierazita.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Emaitzen eta informazioaren erreferentziako aldia hilabetea da. Informazioa hiruhileko eta hileko agregazioarekin ematen da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
2020ko irailaren 21eko Batzordearen 2020/1577 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Kontseiluaren 2658/87 (EEE) Erregelamenduaren I. eranskina aldatzen duena, muga-zergen eta estatistikaren nomenklaturari eta aduanetako muga-zerga komunari buruzkoa.
2020/1577 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Batzordearena
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten UBI erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Ez dagokio.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak hiru hilean behin ezagutaraziko dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, UBIren emaitza nagusiak aztertzen dituen txosten bat, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren balio unitarioaren aldakuntza-indize eta -tasak, fluxuaren arabera, hilabeteka eta urteka; eta hiruhilekoka eta urteka.
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren balio unitarioaren aldakuntza-indize eta -tasak fluxuaren eta erabilera-taldearen (energiakoa eta energiakoa ez dena) arabera, hilabeteka eta urteka; eta hiruhilekoka eta urteka.
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren balio unitarioaren aldakuntza-indize eta -tasak fluxuaren eta erabilera-taldearen (energiakoa eta energiakoa ez dena) arabera, hilabeteka eta urteka.
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren balio unitarioaren aldakuntza-indize eta -tasak fluxuaren eta jatorri/helmuga geografikoaren arabera, hilabeteka eta urteka.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
Kalitate-fitxa
Metodologia-fitxa
Balio unitarioaren indize kateatuak. Dokumentu metodologikoa.
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak
- Informazio osagarria: Egutegia
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Hilekoak |
Euskal AEko unitate balioaren indizea, fluxu eta aldiaren arabera. 2000-01 - 2024-09 | 2024/12/27 |  |
Hiruhilekoak |
Euskal AEko unitate balioaren indizea, fluxu, erabilpen-talde, indize eta aldiaren arabera. 2000-1 - 2024-3 | 2024/12/27 |  |
Euskal AEko unitate balioaren indizea, fluxu , jatorri, erabilpen-talde, indize eta aldiaren arabera. 2000-1 - 2024-3 | 2024/12/27 |  |
Euskal AEko unitate balioaren indizea, fluxu, erabilpen-talde (energetikoa eta ez-energetikoa), indize eta aldiaren arabera. 2000-1 - 2024-3 | 2024/12/27 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Estatistika-eragiketa honetan helburu espezifikoak ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira UBIaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
- Lehendakaritza (Eusko Jaurlaritza).
- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Ekonomia eta Ogasun Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Foru-aldundiak.
- Merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberak.
- Enpresa-elkarteak eta langileen sindikatuak.
- Unibertsitateak.
- Finantza-erakundeen ikerketa-bulegoak.
- Ekonomia- eta gizarte-ikerketetarako bulego pribatuak.
- Industria-, merkataritza- eta zerbitzu-entitateak.
- Hedabideak.
- Erabiltzaile partikularrak, hainbat erabileratarako.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 1 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,39. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Batetik, ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, eragiketa honen emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena Euskal Autonomia Erkidegoa da.
Bestalde, UBIren metodologiak EUROSTATen eta Kanpo-merkataritzaren Prezioen Estatistikarako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren araudiei jarraitzen die; beraz, behar diren datu guztiak eskuragarri daude.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
UBIren helburua % 80tik gorako estaldura lortzea da.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Administrazio-datuetan oinarritzen den errolda-estatistika denez, ez du laginketa-errorerik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Estaldura-tasa, lagintzat hartutako aldagai baten guztizko balioaren ehunekoa neurtzen duena, populazioko guztizko balioaren aldean, % 100 izan da 2023. urtean.
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 3 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Metodologiak, koherentea izateaz gainera, EUROSTATen eta Kanpo-merkataritzaren Prezioen Estatistikarako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren araudiei jarraitzen die, baita Galiziako Estatistika Institutuak eta Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoak erabilitakoei ere. Hori dela eta, datuak Estatuko, beste autonomia-erkidego batzuetako eta beste herrialde batzuetako (bai Europar Batasunekoak eta bai Europar Batasunaz kanpokoak) datuekin konparagarriak dira.
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Azken urteetan metodologia aldatu egin den arren, zenbait sailkapen aldatzearen bidez, UBI produktuetan oinarritzen denez, datuak 2000. urtetik 2019. urtera kalkulatu ahal izan dira.
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 23 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Ez da egokia.
15.4. Barne-koherentzia
Datuen izaeragatik beragatik, barne-koherentzia bermatuta dago.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 81600 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
UBIren datuak behin betikoak dira argitaratu eta bat, beraz, ez dago berrikusi beharrik.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Batetik, datuak administrazio-izaerako informaziotik lortzen dira. Oinarrizko informazio estatistikoa Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Muga Zerga eta Zerga Berezien Sailaren administrazio-erregistroetatik dator. Horietan, hilero jasotzen dira Espainian ekoizten diren ondasunen kanpo-merkataritzako eragiketak. Datu horiek honako iturri hauen bidez lortzen dira: Administrazio Dokumentu Bakarraren (ADB) eta Europar Batasunaren ondasun-trukeen datu estatistikoak biltzeko sistema (INTRASTAT).
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Hilekoa
18.3. Datu-bilketa
Batetik, datuak zuzenean deskargatzen dira Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren webgunetik. Bestetik, Espainiako UBIei dagozkien datuak erabiltzen dira. Horiek Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren webgunearen bitartez lortzen dira, Espainiako eta Euskal AEko UBIen eboluzioaren erakusle diren grafikoak sortzeko.
18.4. Datuen baliozkotzea
Kalkulatutako indizeen baliozkotasuna egiaztatzen da, ziurtatuz denboran bilakaera koherentea da, akatsik gabea, alegia. Indizeen arazketa-faserako erreferentzia diren Espainiako UBIen serie garrantzitsuenei buruzko informazioa eskuragarri dago.
Bilakaera susmagarriko indizeak aztertu ondoren, aldiko erregistroak egiaztatzen dira, atipiko gisa markatzeko eta, beharrezkoa bada, indizearen kalkulutik kanpo uzteko. Balio atipikotzat hartzen dira aldakuntza-koefizientea % 35etik gorakoa duten motak. Arazketa amaitu ondoren, indizeak berriz kalkulatzeko eta baliozkotzeko erabiltzen diren datuak eguneratu egiten dira. Baliozkotze- eta arazketa-prozesu hori behar adina aldiz gauzatzen da, datuak baliozkotzat jotzen diren arte.
18.5. Datuen bilketa
Agregatutako UBIen kalkuluan kanpo-merkataritza osatzen duten oinarrizko klase guztiek hartzen dute parte. Horrek esan nahi du UBI bat esleitu behar dela aduana-erregistroetan informazio egokia ez duten klasetarako. Nolanahi ere, sistemaren funtsezko baldintza bat da oinarrizko klase orok bere UBI izatea, bai bere merkataritza-eragiketetatik abiatuta, bai beste UBI batzuetatik egotzita.
Egozpen-prozedura beherantz egiten da, hau da, goragoko agregazio-mailei buruzko informazioa beheragoko mailak egozteko erabiltzen da, informaziorik ez dagoenean.
Egozpen-prozesuari eta indizeak lortzeko erabilitako alderdi metodologiko nagusiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, balio unitarioaren indize kateatuen kalkuluari buruzko kotxosten metodologikoa kontsulta daiteke webgune honetan.
18.6. Doikuntza
Joera-grafikoak argitaratzeko datu-seriearen urtaro-doikuntzak egiten dira.
Balio unitarioaren indize kateatuak. Dokumentu metodologikoa.
19. Oharrak