HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal Administrazioen...

2009/06/30eko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK 2007. URTEA

Euskal Administrazioen sarrera arruntak %12,0 hazi ziren 2007an, eta gastua %10,5

2007ko abenduaren 31n finantza-zorra 3.110 miloi euro ziren, BPGren % 4,7.

2007ko ekitaldian, Euskal Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal Administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko eta azpiko erakundeekin batera) gastu arruntak %10,5 hazi ziren, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu arrunta 12.224,0 milioi euro izan zen; sarrera arruntak 15.974,9 milioi, urteko hazkunde tasa, 2006.aren aldean, %12,0.

Ondorioz, eragiketa arrunten saldoa (sarrera arruntak ken gastu arruntak) 3.750,9 milioi izan zen, aurreko urtean baino %17,2 gehiago.

Euskal administrazioen zerga sarreren banaketa. 2007 urtea (%)

graf0005314_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Zerga sarrerek –sarrera arrunt guztien %89,8- %9,5 hazi ziren. Zerga zuzenak hazi ziren gehien eta horien artean PFEZtik eratorriak (%16,1) eta sozietate-zerga (%20,9); udal zergak neurritsuago (%7) eta hazkunderik txikiena BEZen (%3,3).

Gastu arruntetan hazkunderik txikiena Pertsonal gastuetan (%7,8) oraindik ere; gainerako atalak %10en gainetik hazi ziren. Oro har, gastu arruntaren hazkundea %10,5ekoa izan zen; kontuan hartuz sarrera arrunten hazkundea handiagoa izan zela (%12,0), azkenean 2007an eragiketa arrunten saldoan %17,2ko hazkundea dugu.

Kapital eragiketetan (inbertsioak eta transferentziak) sarrerak %-14,2 gutxitu ziren eta gastuak %11,6 hazi.

Kapital-eragiketen saldo honek, gehi lehen aipatutako eragiketa arruntenak 1.581,8 milioi euroko ez-finantzako aurrekontu-saldoa eman zuen, 2006an baino 248 milioi gehiago.

Euskal Administrazioen likidazio finkatua. 2007-2006

graf0005314_02_e.png

Iturria: EUSTAT

2007ko abenduaren 31n Euskal Administrazioen zor bizia 3.110,1 milioi euro ziren, 2006.an baino %-7,48 gutxiago. Azken urtean amortizatu beharreko zorretik 368,4 milioi amortizatu ziren, baina 117,1ko zor berriak egin ziren; azken zorra 251,3 milioi eurotan murriztu da 2006.aren aldean

BPGren gainean, Euskal Administrazioen finantza-zorrak murriztuz iraun zuen, 2006ko %5,4tik 2007ko %4,7ra.

Euskal Administrazioen datu finkatuak. 2007. urtea

graf0005314_03_e.png

Iturria: EUSTAT

Euskal Administrazioen zerbitzuko pertsonak 106.160 ziren 2007.ean, 2006an baino %2,3 gehiago; haien artean, %69,3 erkidegoko administrazio orokorrekoak ziren; %9,2 foru administrazioetan ari ziren eta gainerako %21,5 administrazio lokaletan. Enplegu-harremanaz, %68,6 langile finkoak ziren.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Jóse Javier Aramburu +Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Administrazioen sarrera arruntak %12,0 hazi ziren 2007an, eta gastua %10,5

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2009/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005314_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali