2009/06/25eko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2008ko laugarren hiruhilekoa
Heriotzak %-2,1 gutxitu ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan
Hildakoen artean 160 ehun urtedunak ziren, haietariko 142 emakumeak
2008ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.892 lagun hil ziren, 2007ko aldi berean baino %-2,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 583 lagun hil ziren, Bizkaian 2.794, eta Gipuzkoan 1.515.
Heriotzen behin-behineko datuen arabera, 2008an 18.845 lagun hil ziren; horietatik 9.767 gizonezko eta 9.078 emakumezko. Aurreko urteko behin-behineko datuen aldean, 230 heriotza gehiago izan ziren, %+1,2.
2008an izandako heriotzetatik %30,1 (5.678) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %28,9 (5.450 hildako); eta hirugarrenik, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, zeinek heriotzen %10 eragin baitzituzten (1.887).
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 12 puntuz; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.
2008an gertatutako heriotzen artean, 61 heriotza urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 32 mutiko eta 29 neskato. Bestalde, 100 urte edo gehiagoko 160 pertsona hil ziren; 18 gizon eta 142 emakume.
2008ko behin-behineko datuekin, jaiotzak 2.328 gehiago izan dira heriotzak baino; beraz, Euskal AEko hazkunde begetatiboak joera positiboa du nabarmen. Hazkunde begetatiboa 889 pertsona izan zen Araban, 371 Bizkaian eta 1.068 Gipuzkoan.
1 Taula: Euskal AEko heriotzak sexuka, heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen alderaketa.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es