2009-09-21eko prentsa oharra
KANPOKO MERKATARITZAKO PREZIOEN INDIZEA (BUI). 2009ko 2. HIRUHILEKOA
2009ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen aleko prezioak %7,7 murriztu ziren urte arteko tasan
Inportazioen kasuan, prezioen jaitsiera handiagoa izan zen, %21,3.
2009ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen eta inportazioen aleko prezioak, aleko balioaren indizeetan eta urte arteko tasetan neurtuak, murriztu egin dira, Eustatek egindako datuen arabera. Inportazioen kasuan, jaitsiera handiagoa izan da, %21,3koa. Esportazioen prezioen jaitsiera, berriz, txikiagoa izan da: %7,7.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, inportazioaren aleko prezioen erorketa (-%9,4) nabarmenagoa izan da esportazioena baino (-%2,3).
Destino ekonomikoaren araberako sailkapena kontuan izanik, esportazio prezioaren urte arteko tasaren jaitsiera ondasun mota guztietan gertatu da. Jaitsiera hori nabarmenagoa izan da bitarteko ondasunetan (-%10,4) eta txikiagoa kontsumo ondasunetan eta kapital ondasunetan. Bi kasuetan, %0,4ko jaitsiera izan da.
Inportazioaren aleko prezioaren jaitsiera nabarmenagoa izan da, eta bitarteko ondasunen prezioen jaitsierak ekarri du (-%23,5). Horiek, era berean, bitarteko energia-produktuen inportazio prezioetan gertatutako atzerakada garrantzitsuaren eragina jaso dute (-%35,1). Kontsumo ondasunen eta kapital ondasunen inportazioko aleko prezioak jaitsi dira (-%5,4 eta -%7,9, hurrenez hurren).
Gure ondasunak esportatzen dizkiegun eremu geografikoak kontuan izanez gero, bigarren hiruhileko honetako esportazioen aleko prezioak, aurreko urteko hiruhileko berberaren aldean, txikiagoak izan dira eremu guztietan. Euro eremuan %11,1 jaitsi dira, eta gainerako eremuetan %11,9.Prezioen beherakada txikiagoa izan da EB27ri eta ELGAri zuzendutako esportazioetan (-%8,9 eta -%6,5, hurrenez hurren).
Inportazio prezioen erorketak, urte arteko tasetan, oro har nabarmenagoak izan dira eremu guzietan. Gainerako eremuetako jaitsiera (-%26,1) ikusgarria izan da, petrolio gordinaren prezioaren jaitsieraren eraginez. Euro eremuko, EB27ko eta ELGAko inportazio prezioetan ere beherakadak izan dira: -%16,1, -%17,3 eta -%17,7, hurrenez hurren.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, inportazio prezioen erorketak orokorrak eta antzekoak izan dira eremu geografiko guztietan. EB27aren kasuan, pixka bat handiagoak izan diraEsportazioen kasuan, aleko prezioen beherakada nabarmenagoa da euro eremura eta EB27ra esportatzen diren produktuetan. Gainerako herrialdeetara eta ELGAra bideratzen diren produktuetan, tasak txikiagoak izan dira (-%0,7 eta -%2,6 hurrenez hurren).
Informazio gehiago
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona:Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak interneten:www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx