2009/09/25eko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2009ko lehenengo hiruhilekoa
Heriotzak %-2,2 gutxitu ziren 2009ko lehenengo hiruhilekoan
Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren eta ondoren, tumoreak
2009ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn 5.277 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %-2,2 gutxiago, EUSTATen datuen arabera. Araban 664 lagun hil ziren, %-1,5, ; Bizkaian 2.888, %-2,6 gutxiago; Gipuzkoan 1.725, %-1,6.
5.277 horietatik 2.702 gizonezkoak ziren eta 2.575 emakumezkoak; aurreko urteko hiruhileko berberaren aldean %-1,8 eta %-2,5 gutxiago.
Normalean, urteko lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak izaten dira heriotza-kopuruan gehikuntza handiena izaten dutenak. Aurten, 2008ko azken hiruhilekoaren aldean %27,3 gehiago.
Heriotza-eragilerik handiena zirkulazio-aparatuaren gaixotasunak izan ziren, 1.535 pertsona, ia heren bat.
Bigarren heriotza-kausa tumoreak izan ziren eta 1.428 heriotza (%27,1) eragin zituzten. Hirugarren, urrunago kokatu ziren arnas aparatuko gaixotasunak, neguko hilotan 621 heriotza eragin baitzituzten.
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
2008ko lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 19 heriotza urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaien: 10 mutikori eta 9 neskatori.
2009ko lehenengo hiruhilekoko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, 316 biztanle galdu ziren. Herrialdeka, saldo negatiboak izan ziren Bizkaian eta Gipuzkoan, 350 eta 89 biztanle galdu baitzituzten. Araban, ostera, jaiotzak gehiago izan ziren heriotzak baino (+123).
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es