2009-12-18ko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE), 2009ko 2. hiruhilekoa
2009ko bigarren hiruhilekoan heriotza gehiagoizan da
2009ko apirilean, maiatzean eta ekainean 4.430 pertsona hil ziren, % 52,8 gizonak eta % 47,2 emakumeak
EUSTATen datuen arabera, 2009ko bigarren hiruhilekoan 4.430 pertsona hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 2,9 gehiago. Lurraldeka, Araban 540 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.509 eta Gipuzkoan 1.381.
Heriotza eragin zuen arrazoi nagusiena tumoreak izan ziren, 1.394 pertsona hil ziren tumoreengatik (% 31,5); heriotzaren bigarren arrazoia zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, hauek 1.283 heriotza eragin baitzituzten (% 29). Hirugarren arrazoia arnas gaixotasunak izan ziren, 358 pertsona hil zirelako arrazoi horrengatik (% 8,1).
Sexuaren arabera, heriotzaren eragileak ezberdinak izan ziren. Gizonen artean, tumore baten ondorioz hildakoak zirkulazio-sistemako arazoren baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, ordea, heriotza gehien eragin zuten gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren gaixotasunak tumoreak. Arnas sistemako gaixotasunak bi sexuen artean heriotzaren hirugarren arrazoi moduan mantentzen dira.
2009. urteko bigarren hiruhileko honetan, heriotzen artean urte bat bete ez zuten 8 ume hil ziren; 4 mutil eta 4 neska.
2009ko bigarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 917 pertsona gehiago izan zirelako. Hiru lurraldeetan eman ziren saldo positiboak: Araban 304 biztanle gehiago izan zen, Bizkaian 141 eta Gipuzkoan 472.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es