2010/03/12ko prentsa-oharra
2009ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan zen aurreko urteko aldi berean baino
2009ko uztail, abuztu eta irailean 2.652 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %12 gutxiago
2009ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontzen %54,3 zibilak izan ziren; 2008ko aldi berean baino 8,6 puntu gehiago, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hau 2009ko bigarren hiru hilekokoaren azpitik dago, orduan ezkontza zibilak %56 ia izan baitziren.
2009ko uztailean, abuztuan eta irailean 2.652 ezkontza egin ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %12 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historikoei begiratuz gero, arabarrek 305 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 903 eta bizkaitarrek 1.349. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, ezkontzak 95 izan ziren.
Uztaila da ezkontzeko hil gustukoena
Uztailean egin zen ezkontzarik gehien (1.157), gero irailean (1.038). Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxien (457) izandako udako hila abuztua izan zen. Aurreko urteko hil beraren aldean %18 gutxiago.
2009ko hirugarren hiruhileko horretako 2.652 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.569 gizonezko eta 2.584 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.363 senarrentzat (%92), lehen ezkontza izan zen; 5 alargun eta 201 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea eta gizonena, berdinak; 2.380 izan ziren (%92); alargunak 7 eta dibortziatuak 197.
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean ia %79k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %62k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa bi sexuetan handitu da, baina emakumeen artean areago: 2008an %57k bakarrik zeuzkaten 30 urte baino gehiago, gizonen artean %75 zelarik.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat)
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Ezkontzen gaineko prentsa-ohar gehiago