2010-02-25eko prentsa oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREN INGURUKO ESTATISTIKA (I+G) 2008. urtea

Gipuzkoak ondoz ondoko bigarren urtez gainditu zuen Europako I+Gko gastuaren batezbestekoa BPGren arabera

BPGren araberako gastua % 2,23koa izan zen Gipuzkoan, % 1,73koa Bizkaian eta % 1,46koa Araban

Eustaten datuen arabera, lurralde guztien artean Gipuzkoak egin zuen ahaleginik handiena I+Gn, BPGren arabera neurtuta betiere: % 2,23. Horrela, ondoz ondoko bigarren urtez gainditu zuen 27 kideko Europaren batezbestekoa (% 1,90). Bizkaiak % 1,73ko gastua egin zuen eta Arabak % 1,46koa. Hau da, hiru lurraldeek gainditu zuten Espainiako batezbestekoa (% 1,35).

2008. urtean, Euskal AEn guztira 1.264 milioi euro gastatu ziren (BPGren % 1,85) Ikerketa Zientifikoari eta Garapen Teknologikoari lotutako jardueretan (I+G). Gastua honela banatu zen hiru lurraldeen artean: Bizkaian 598 milioi (Euskal AEko gastu osoaren % 47), Gipuzkoan 501 milioi (% 40) eta Araban 165 milioi (% 13).

graf0005731_01_e.png

2007. urtearen aldean, I+Gn egindako barne-gastua % 16 gehitu zen Euskal AE osoan. Bizkaian eta Araban % 19 eta % 18 gehitu zen gastu hori, hurrenez hurren; beraz, lurralde bi hauek batezbestekoa gainditu zuten, baina Gipuzkoak gastua % 12 gehitu zuen.

Kapital-gastua bakarrik kontuan hartuta (lur, eraikin, ekipo eta tresnetan egindako inbertsioak) guztira 231 milioi euro gastatu ziren 2008. urtean; beraz, aurreko urtean baino% 8 gehiago, batez beste. Eta hazkunde hori honela eman zen lurralde bakoitzean: Bizkaian % 16 gehitu zen, Araban % 13 eta Gipuzkoan % 1.

graf0005731_02_e.png

Egikaritze-sektoreari dagokionez, hiru lurraldeetan eman ziren 2007ko sektoreen araberako gastuaren ehuneko berberak. Baina denen artean enpresen sektorea nabarmendu behar da, gastuaren ehuneko handiena egin baitzuen; haren atzetik gastu handia egin zuten unibertsitate sektoreak eta gero herri administrazioen sektoreak izan ziren. Lurralde historiko bakoitzak, hala ere, ezaugarri bereziren bat izan zuen.

Araban herri administrazioaren sektorean egin zen gasturik handiena (lurralde honetako gastu osoaren % 8,3); Bizkaian gastu horren erdia egin zen (% 4,7) eta Gipuzkoan soilik% 1,7.

Gipuzkoan enpresen sektorearen gastua % 87,1 izan zen, Araban % 79 eta Bizkaian % 76,6.

Bizkaian unibertsitate sektorearen gastua izan zen nagusi, lurraldeko gastu osoaren% 18,7arekin. Dena den, hiru lurraldeetan egin zuen pixka bat behera unibertsitate sektorearen gastuak; batez ere Araban, 2007. urtean % 13,7koa izan zelako baina 2008an % 12,6koa.

Aurreko urteetan bezala, ingeniaritzaren eta teknologiaren diziplina zientifikoan eman zen gastu handiena; diziplina honek izan zuen lurralde historiko guztietan, gainera, langile gehien. Gastuaren ehuneko hori Gipuzkoaren % 77tik Bizkaia eta Arabaren % 68ra bitartean egon zen.

Emakumeek I+Gn izan zuten partaidetzari dagokionez, Gipuzkoako emakume guztien % 30ak, Arabako % 33ak eta Bizkaiko % 36ak parte hartu zuen.

graf0005731_03_e.png

Enpresen finantzaketa (% 56), ikerketarako baliabide pribatuei dagokienez, garrantzitsua izan zen hiru lurralde historikoetan eta ondorioz hauek Estatuko (% 45) eta Europako (% 55) batezbestekoa gainditu zuten. Araban % 60,4koa izan zen baina Bizkaian eta Gipuzkoan% 55 eta % 55,9koak, hurrenez hurren.

Enpresen sektoreak I+Gn egindako gastuaren % 30 guztira 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan egin zen, eta % 37 ikerketa enpresetan.

Enpresen sektoreko I+G gastuaren % 30 guztira 50 langile baino gutxiagoko enpresek egin zuten. Araban % 44raino igo zen ehuneko hori, 2007. urtearen aldean 4 puntu igota. Gipuzkoak % 27ko gastua egin zuen, hau da, 2007. urtearen aldean % 5 txikiagoa. Bizkaiak, aldiz, urte batetik bestera ia kopuru bera mantendu du % 29.

Jarduera nagusitzat I+Gko zerbitzuak dituzten enpresek 376 milioi eurotik gorako I+Gko barne-gastua egin zuten (enpresen I+Gko gastuaren % 36,8). Gastu horren lurraldeen araberako banaketa 2007koaren oso antzekoa izan zen: Gipuzkoan gastuaren % 52 egin zen, Bizkaian % 37 eta Araban gainerako % 11.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Pilar Vázquez Sancho Tel.:+34-945-01 75 48 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gipuzkoak ondoz ondoko bigarren urtez gainditu zuen Europako I+Gko gastuaren batezbestekoa BPGren arabera

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2010/02/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005731_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali