HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzek behera egin...

2010/03/26ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2009ko 3. hiruhilekoa

Heriotzek behera egin dute 2009ko hirugarren hiruhilekoan

2009ko uztailean, abuztuan eta irailean 4.186 lagun hil ziren; horietatik %2k 40 urte baino gutxiago zeuzkan

2009ko hirugarren hiruhilekoan 4.186 pertsona hil ziren; %51 gizonezkoak, %49 emakumezkoak, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi beraren aldean %1,7ko murrizketa. Araban 546 lagun hil ziren, Bizkaian 2.307, eta Gipuzkoan 1.333.

Hildakoen %2k 40 urte baino gutxiago zeuzkan; %42k 40-80 urte bitarte eta %56k 80 urte baino gehiago.

Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.418 lagun hil ziren horiengatik (%33,9); ondoren, bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, 1.177 eragin zituzten (%28,1). Hirugarren, arnas eritasunak, zeinek 332 heriotza eragin baitzituzten hiru hileotan (%7,9).

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

2009ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 20, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 15 mutiko eta 5 neskato.

2009ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 977 laguneko biztanle-irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 219 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 381 eta Gipuzkoak 377.

1. Taula. Heriotzak Euskal AEn heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen arteko alderaketa

1. Taula. Heriotzak Euskal AEn heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen arteko alderaketa

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona:Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Heriotzeei buruzko Prentsa-ohar gehiago Heriotzeei burzko Datu-Bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzek behera egin dute 2009ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2010/03/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005795_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali