2010/03/1eko prentsa-oharra
Irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakaskuntzako ikasleak %2,2 ugaritu dira, batez ere haur hezkuntzan eta lehen mailan
Araubide orokorrekoetan, zentro publiko eta pribatuetako matrikulazio-kopurua orekatua da
2008/09 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean aritutako ikasle kopurua 381.644 izan zen, aurrekoan baino %2,2 gehiago, Eustaten datuen arabera. Haietatik 357.379 ikasle (%94) araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 8.853 matrikula berri egin ziren, %2,5 gehiago.
Araban (%4) hazi zen gehien matrikulazio-kopurua aurreko ikasturtearen aldean; Gipuzkoan %2,8 eta Bizkaian %1,2.
Zentro publikoan edo pribatuan aritzeko orduan, araubide orokorrekoetan ikasle-banaketa orekatua izan zen maila guztietan, HHIn izan ezik, non %98 publikoren batean aritu baitzen.
Araubide Bereziko Irakaskuntzetan (hizkuntzak, arteak, kirolak) aniztasun handiagoa izan zen ikasi beharrekoen arabera; izan ere, prestakuntza-programa hauetan zentro-kopurua txikiagoa da, eta eskaintzak asko baldintzatzen du aukeraketa.
Haur hezkuntzan eta lehen mailan haziz jarraitzen du matrikula-kopuruak.
Araubide orokorrekoetan, azken urteetan bezala, haur-hezkuntzan eta lehen mailan izan zen eskaerarik handiena; 91.206 eta 110.095 ikasle. Matrikulazio-hazkunderik handienak ere izan zituzten, %3,3 haurren hezkuntzan eta %2,6 lehen mailan. Joera bera igarri zen hezkuntza bereziko ikaslerian; kuantitatiboki txikiagoa, %3,5 hazi zen aurreko ikasturtearen aldean.
Helduentzako hezkuntza-zentroetako araututako moduluetan 29.196 pertsona aritu ziren, %1,8 gehiago.
Gainerakoetan –DBH, batxilergoa, lan heziketa- ikasle kopuruak ezer gutxi aldatu ziren aurreko ikasturtearen aldean: 69.046, 28.832 eta 25.330. Nabarmentzekoa da DBHn aldatu egin dela beheranzko joera, 165 ikasle gehiago izan baitira.
Azken hamarkadan ikaslez hazi diren mailak haur-hezkuntza (%60) eta lehen maila (%10) izan dira; nabarmen jaitsi dira DBH (%-19) eta batxilergoa (%-30); gradu ertaineko eta goi mailako lan heziketak berdintsu dirau.
Iturria: EUSTAT
Araubide Bereziko Irakaskuntzetako ikasleen %83 hizkuntzetan aritu ziren
24.265 ikasle aritu ziren araubide bereziko irakaskuntzetan, aurreko ikasturtean baino %3 gutxiago. Hizkuntzek -20.242 matrikula- hartzen dituzte ikaslerik gehien.
Beste mailetan, 2.997 ikasle musikagintzan aritu ziren; 537 arte plastiko eta diseinuan; 274 kirolgintzan; 152 goi mailako diseinuan eta 83 dantza-ikasketetan.
Araban 4.057 ikasle matrikulatu ziren; Bizkaian 14.551 eta Gipuzkoan 5.657. Bizkaian eta Gipuzkoan %4 jaitsi zen ikasle-kopurua; Araban %3,5 igo.
Hizkuntza-ereduetan, D indartuz doa goi mailetatik beheraka etorriz. Batxilergoan erdia ari da eredu honetan, eta ehunekoak haziz doaz, haur hezkuntzan %70 delarik.
Haur hezkuntzan eta lehen mailan aritutako irakasleen %85, emakumezkoak
2008/09 ikasturtean 34.000 izan ziren irakasleak, 2009ko pertsona okupatuen %3,4. %97 araubide orokorrekoetan aritu ziren eta gainerakoak araubide berezikoetan. Lantokiaren titulartasunari begira, irakasleen %62k ikastetxe publikoetan lan egin zuen, eta %38k ikastegi pribatuetan.
Araubide orokorreko irakaskuntzetan, 32.848 irakasle aritu ziren. Haietarik, 16.015 Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta gehienak emakumezkoak (%85); 15.100 irakaslek Bigarren Hezkuntzan jardun zuten, bai derrigorrezkoan bai ez-derrigorrezkoan, hemen emakumeak %58 izan zirelarik.
2008/09 ikasturtean, Araubide Berezikoetan 1.152 irakasle aritu ziren, haietariko %53 emakumeak.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx