HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak EAEn 2008. urtean egindako...

2010-04-30eko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA. 2008

EAEn 2008. urtean egindako industriako fakturazioaren %29 atzerrirako salmentak izan ziren.

Ekoizpen faktoreen ordainketak banaketa hau izan zuen: %53 lan faktorean eta %47 kapitalaren faktorean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria sektoreak 19 mila milioi eurotik gorako esportazioak egin zituen atzerrira, 2008. urteko salmenta guztien %29. EAEko industriaren salmenta guztien (66 mila milioi eurokoak) %38 Euskal AEko merkatuak hartu zuen eta Estatuko gainerako salmentak %33 izan ziren.

EAEko industriaren ekoizpen-egituran, ekoizpenaren %71 bitarteko kontsumoena izan zen, %1 zerga garbiak izan ziren, eta gainerako %28 sortutako balio erantsia.

Balio erantsi horren banaketan, %54 lan faktoreak ordaindu zuen, %31 enpresa-soberakina izan zen eta gainerako %15 amortizazioak ordezkatzen duen kapitalaren balio-galeraren hornidura izan zen.

Industri sektoreko ekoizpenaren eta balio erantsiaren banaketa 2008an (%)

Aurreko urtearen aldean, 2008. urtean EAEko industriaren balio erantsiak %2,2 egin zuen gora. Sektoreetan portaera ezberdinak eman ziren gainera: energiaren sektorean %20tik gorako hazkunde tasak izan ziren; baina metalurgia eta makinak bezalako manufakturen beste sektore batzuek (EAEko industrian garrantzi handikoak) justu-justuan mantendu zituzten 2007. urteko kopuruak.

Industriako enpleguak %2,0 egin zuen behera 2008. urtean; bost mila enplegu garbi galdu ziren. 1995. urteaz gero enpleguak ia etengabe egin zuen gora; baina 2008. urtean joera aldatu zen EAEko industriako enpleguaren sorreran.

Industriako ia sektore guztietan galdu zen enplegua, honakoetan izan ezik: energia, petrolioaren birfinketa, kautxua-plastikoa eta garraio-materiala, besteak beste.

Hori gorabehera, 1998 eta 2008 urteen arteko balantzea hauxe izan da: industria sektoreak hogeita hamabost mila enplegu baino gehiago izan zituen, 1998. urtean 215.149 enplegu zituen eta 2008. urtean 250.292.

Industriako aldagai nagusiak. Euskal AE. Urteko prezioak (mila €)

Jarraian, Euskal AEko industri sektoreak 2008. urtean izandako bilakaeraren alderdi garrantzitsuenak azaltzen dira:

• Negozio kopurua %6,8 gehitu zen 2008. urtean, aurreko urtearen aldean betiere.

• Energiaren sektoreak izandako bilakaera positiboa alde batera utzita, Industriaren Balio Erantsiak %0,2ko beherakada izan zuen. Balio erantsiaren beherakada handiena honako sektoreek izan zuten: petrolioaren birfinketa (-%33,0), zuraren industria (-%4,8), papera(-%1,6) eta metalurgia (-%1,2). Beste aldean, material elektrikoa (+%10,1), garraio-materiala (+%4,1) edo industri kimikoa (+%1,4) bezalako sektoreek hazkunde positiboak izan zituzten.

• Ustiapeneko Soberakin Gordinak %0,6 egin zuen behera, nahiz eta aurreko urtean %8,8 igo.

• Industriaren cash-flowak %7,5 egin zuen behera eta zergak baino lehenagoko emaitzak % 11,4.

Lurraldeka, 2008. urtean, industriako BEGaren hazkunderik handiena Bizkaiko lurraldeak izan zuen (%3,6). Ondoren Arabak izan zuen hazkunderik handiena (%2,9) eta azkenean Gipuzkoak, bere industriak %0,2ko hazkundea izan zuelako.

2008. urtean eraikuntzaren sektoreko enplegua %5 jaitsi zen eta, beraz, aurreko urteko BEG eta ekoizpen mailak mantendu ahal izan zituen.

Lurralde mailan, portaera orokorra errepikatu zen: enpleguak oro har behera egin zuen. Bilakaera pixka bat positiboagoa izan zen bai ekoizpenean bai balio erantsian, Gipuzkoan. Arabako balio erantsiak ez zuen igoera handirik izan eta Bizkaikoak %0,5 egin zuen behera.

Eraikuntzako aldagai nagusiak. Euskal AE. Urteko prezioak (mila €)

Beste alderdi hauek ere azpimarratu behar dira:

• Landunen kopuruak %5,0 egin zuen behera, baina aurreko urtean %5,3 igo zen. Honek bost mila lanpostu galtzea ekarri zuen.

• Ustiapeneko soberakin gordina %7,8 jaitsi zen eta langileen kostuak %5,2 igo ziren.

• Negozio kopurua 2007. urtean erregistratutako mailetan mantendu zen.

• Zergak baino lehenagoko emaitzak %18,5 jaitsi ziren eta kutxako fluxua %16,5. Amortizazioen maila %4,4 jaitsi zen.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Iosune Azula Tel:+34-945-01 75 09 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: Industria Datu-bankua: Industria

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEn 2008. urtean egindako industriako fakturazioaren %29 atzerrirako salmentak izan ziren.

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2010/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005948_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar